Sankt Gallen

Sankt Gallen edo St. Gallen (alemanez: Sankt Gallen, frantsesez: Saint-Gall, italieraz: San Gallo, erretorromanieraz: Son Gagl) Suitzako ipar-ekialdean dagoen hiria da, izen bereko kantonamenduaren hiriburua dena.

Sankt Gallen
Sogn Gagl
Suitzako udalerria
Administrazioa
Estatu Suitza
Suitzako kantonamendua Sankt Gallen kantonamendua
Constituency of the canton of St. GallenSankt Gallen barrutia
AlkateaThomas Scheitlin (en) Itzuli
Izen ofizialaSt. Gallen
Jatorrizko izenaSogn Gagl
Posta kodea9000
Udalerri kodea3203
Geografia
Koordenatuak47°25′24″N 9°22′38″E
Map
Azalera39.41 km²
Altuera675 m
MugakideakGossau (SG), Herisau, Mörschwil, Untereggen, Wittenbach, Eggersriet, Gaiserwald, Stein (AR), Teufen (AR) eta Speicher
Demografia
Biztanleria75.833 (2018ko abenduaren 31)
311 (2017)
Dentsitatea1.924,21 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera720(e)ko hamarkada
Telefono aurrizkia071
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakLiberec
MatrikulaSG
Hizkuntza ofizialaaleman
stadt.sg.ch

Konstantza lakuaren hegoaldetik 12 kilometrora dago, Steinach ibaiaren ertzean.

Klima

    Datu klimatikoak (St.Gallen)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.8 3 6.3 10.3 15 18 20.5 19.7 17 11.9 6.4 2.7 11.1
Batez besteko tenperatura (ºC) -1.1 -0.1 2.9 6.3 10.6 13.8 16.1 15.6 13 8.5 3.4 -0.2 7.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.8 -2.9 -0.1 2.8 6.8 9.9 12.1 11.8 9.3 5.4 0.7 -2.8 4.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 65 64 73 110 134 152 152 155 115 74 86 71 1248
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.8 10.2 12.4 13.4 14.3 14.3 13.4 13.5 9.8 8.6 11 11.3 144
Iturria: MeteoSchweiz [1]

Historia

614. urtean galiar-irlandar fraide batek sortu zuen ermita batean du jatorria. Abadia bihurtu zen 720. urtean eta 747an beneditarren ordenakoa egin zen. 1803. urtean sortu zen Sankt Gallengo kantonamendua.

Hiriaren ikuspegia.

Ekonomia

Industria (ehungintza, janari industria, tresneria mekanikoa) da ekonomia jarduera nagusia. Unibertsitatea dauka.

Ondarea

Aipagarriak dira abadetxe zahar baten gainean eraikitako XIV. mendeko katedral barrokoa (XVIII. mendean berritua) eta abadetxeko liburutegia (1758-1767).

Antzinako abadia

Sakontzeko, irakurri: «San Galoren abadia»

Karlomagno hil (814) eta berehala, Indenen eta Aachenen bildu zen Elizaren kontzilioa (816-817), eta han finkatu ziren erromatar liturgia eta monasterioetako arauak. Sankt Gallen abade-etxerako egindako planoa da monasterioetan ordena jartzeko borondate horren erakusgarri behinena. 820 aldera marraztu zuten, eta bertan laburtu zen kontzilioan monasterioei buruz erabakitakoa. Karolingiar arkitekturako eredutzat hartzen da.

Planoan aurreikusita eta jasota daude komentu batean sor daitezkeen beharrizan guztiak : logela, jangela, sukaldeak, eritegia, kalostra eta eskola, erromes eta bisitarientzako egoitza, ukuiluak eta beste hainbat eraikin, abadearen egoitza, eta, erdiko aldea eta espazio guztiaren ia erdia hartzen duela, eliza. Elizak badu berrikuntza bat, mendebaldeko dorrearen tokian abside bat baitu, ekialdekoari kontrajarrita. Eraikina mendebaldera orientatzeko formula hori erromatar ereduetatik hartu bide zuten, eta karolingiar liturgia erromatartu izanaren frogatzat hartzen da. Basilika bat da eliza, eta gurutzadura eta korua ditu ekialdean. Erdiko habearteak eta alboetakoek -zeinetan ere aldare asko dauden- ez dute espazio bakar jarraitu bat osatzen, baizik eta esparruka daude zatituak, hesi moduko batzuen bitartez. Ate eta sarbide asko zituen : mendebaldeko absidearen ondoan bi, eta beste hainbat iparraldetik bezala hegoaldetik. Mendebaldeko absidea San Petriri eskainita dago.

Hiri senidetuak

Sankt Gallen ondorengo hiriarekin senidetuta dago:

Erreferentziak

  1. Federal Office of Meteorology and Climatology MeteoSwiss. Temperature and Precipitation Average Values-Table, 1961–1990. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.