Sanjida Islam Choya

Sanjida Islam Choya (bengaleraz সানজিদা ইসলাম ছোঁয়া) (Mymensingh, 2001) haurren ezkontza behartuen aurkako bangladeshtar ekintzaile bat da.[1]

Sanjida Islam Choya
Bizitza
JaiotzaMymensingh, 2001 (22/23 urte)
Herrialdea Bangladesh
Jarduerak
Jarduerakemakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta Haurren eskubideak
Jasotako sariak

Haren ama Liza Akhter oso gaztetan ezkontzera behartu zuten. 2014. urtean Mymensingheko Nandail Pilot Girls High School eskolan ikasten ari zela, 13 urterekin, haurren eskubideei buruzko haur foro batean parte hartu zuen. Hiru adiskidek esan zioten eskolako neska ikasle baten gurasoek ezkontza bat itundu ziotela.[2] Sanjida Islam Choyak usadio horren aurka ahotsa altxatzea erabaki zuen: NBEra jo zuen eta poliziarenera; denak batera joan ziren neskaren etxera, eta ezkontza hura geldiaraztea lortu zuten.[3] Unibertsitatean, arlo horretako ikerketa bultzatu du. Sei lagunekin batera, Glashoforing (Matxinsaltoak) deitu duten elkarte bat sortu du, haurren ezkontza saialdiak salatzeko, eta, hala, haurren 50 ezkontza galarazi dituzte.[4][1] 2022an BBCren 100 emakume inspiratzaileen zerrendan sartu zen.[4][5]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Bangladeshi student on BBC’s 100 Women list» The Daily Star (web.archive.org) 2023-01-29 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  2. (Ingelesez) Ariful Islam Mithu. (2022-12-09). «How Sanjida's fight against child marriage placed her on BBC 100 Women list» The Business Standard (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  3. (Ingelesez) Sultan Mahmud. (2022-12-07). «BBC’s 100 Women: Story of the grasshoppers girl» Dhaka Tribune (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  4. (Ingelesez) «BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year?» BBC News (web.archive.org) 2022-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  5. (Ingelesez) «Bangladesh student Sanjida, fighting child marriage, is on BBC 100 Women list» bdnews24.com (web.archive.org) 2023-01-29 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.