Sandy Cabrera Arteaga
Sandy Cabrera Arteaga (Honduras, c. 2000) emakumeen eskubideen aldeko ekintzaile bat da. Herrialdeko hedabide batzuetan, amaren euskal jatorriko abizenaz aipatua izan da (Sandy Arteaga).[1][2]
Sandy Cabrera Arteaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Honduras, 2000 (23/24 urte) |
Herrialdea | Honduras |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania Espainiako keinu hizkuntza alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Idazle eta ekintzaile feminista, neskatila gor baten ama ezkongabea da. Cabrerak aktibismoa egiten du Hondurasen sexu eta ugaltze eskubideen alde, hala nola larrialdiko antisorgailuen erabileraren alde —kalkulatzen da herrialdearen haurdunaldien % 40 ez direla aurrez planifikatuak eta nahitara egindakoak.[3] Ekintza eremu horretan, Acción Joven (Gazte Ekintza) erakundeko partaide izan da eta Hablemos de lo que es (Hitz egin dezagun den horretaz) kanpainaren bozeramaile izan da.[1]
Bere jardueragatik, BBC kate britainiarrak 2022ko 100 emakumeen zerrendan sartu zuen, urte hartan munduan inspirazio eta eragin handiena izan zuten emakumeekin.[4] Hala, zerrenda horretan agertzen zen Hondurasko lehen emakumea izan zen.[2]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Sandy Arteaga, hondureña entre las más influyentes del mundo: BBC» La Prensa (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
- (Gaztelaniaz) Giselle Barahona. (2022-12-06). «Hondureña Sandy Arteaga una de las mujeres más influyentes de la BBC» Once Noticias (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
- (Ingelesez) Jessica Hoppe. (2022-05-31). «The Fight for Emergency Contraception in Honduras» www.refinery29.com (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
- (Ingelesez) «BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year?» BBC News (www.archive.org).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Hablemos de lo que es ataria.
- Sandy Cabrera Arteagaren @sandyartx Twitter erabiltzailea.
- Sandy Cabrera Arteagaren Linkedin erabiltzailea.