Sanduzelaiko oinzubia
Sanduzelaiko oinzubia Nafarroako Iruñea hiriburuko zubi bat da. Sanduzelai auzoan dago eta Arga ibaia zeharkatzen du. Miluze zubia eta Sanduzelaiko zubiaren arteko erdibidean oinezkoendako zaldain bat da, 2009an eraiki zelarik.
Sanduzeilaiko oinzubia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′06″N 1°40′22″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2009 |
Arkitektura | |
Zubia
Sanduzelai auzoa eta Sanduzelaiko Kirol Hirira nahiz Iruñeko hilerrira doazen ezkerreko ibaiertzeko bideak zuzenki eta azkar lotzeko Eskultura itxura garbia du zaldain horrek, eraikitzeko erabili diren materialengatik eta bihurgune formako bidea izateagatik, batez ere.
Bi kaxa-habek —paralelo jarrita— osatzen dute pasabidearen egitura (korten altzairuz egina), eta agerian gelditzen dira. 110 metro luze da ibilbidea, eta zirkulu formako bi bihurgune suabe ditu, erradio eta luzera desberdinekoak. Halaber, bihurguneak tangente dira harrizko zubi-brankaren gaineko tarteko bermean. Sarbideen zoladura kalkarenita harrizkoa da —Milutze zubiaren antzekoa—, eta, pasabidearen barnealdean, berriz, ipez egina da (zur tropikala da hori).