Sanduzelai
Sanduzelai Iruñeko auzo bat da, hiriko iparraldean dago. 1950ko hamarkadan sortutako hirigintza-garapenekin bat dator.
Sanduzelai | |||
---|---|---|---|
Iruña, Nafarroa Garaia | |||
| |||
Izen ofiziala | San Jorge-Sanduzelai[1] | ||
Sorrera | 1950ko hamarkada | ||
Kokapena | |||
Udalerria | Iruña | ||
Probintzia | Nafarroa Garaia | ||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Altuera | 413 m | ||
Azalera | 1,51 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 12.373 (2020) 6.138 (50%) 6.235 (50%) | ||
Dentsitatea | 8.194,04 bizt/km2 | ||
Auzotarra | Sanduzelaitar | ||
Posta kodea | 31012 |
Iparraldean Buztintxuri-Euntzetxiki auzoko artean dago, ekialdean Arrotxapeko artean, hegoaldean Donibane auzoa eta Barañain udalerrien eta mendebaldean Oltza zendea eta Orkoien udalerrien artean.
2020ko maiatzean 12 373 biztanle erregistratu zituen, horietatik 6 138 gizonak eta 6 235 emakumeak.
Ezaugarriak
Auzoko lehen eraikinak 1960ko hamarkadan altxatu zirenetik gaur egunera arte, auzoak aldaketa sakona izan du. 1980ko hamarkadan drogak eta arazo ekonomikoek eragin latza izan zuten auzoan, baina pixkanaka, igerileku berriak, parrokia berria eta gizarte zentro berria eraikitzearekin, eta batez ere, kaleen hobetzearekin batera, egoera aldatu egin da.
Etorkizunean, auzoaren mendebaldeko muga den burbinbidea kendu eta parke handia eta etxebizitza dorreak eraikiko dira Buztintzuriko mugan.
Garraioa
Auzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 7 linea daude:
Eskualdeko Hiri Garraioa Sanduzelai | |||||
|
|
Ondarea
- Biurdana errota eta urtegia: Erdi Aroko errota.
- Hodien oinzubia: 1940ko hamarkadan eraikia.
- Iruñeko geltokia: Hiriburuko tren geltokia da.
- Milutze zubia: Erdi Aroko zubia.
- Mintegien oinzubia
- Mujika eta Arellano lantegia: 1910eko eraikina, gaur egun Cuatrovientos institutua lanbide eskolaren egoitza.
- Sanduzelaiko eliza: 2008an eraikitako eliza modernoa.
- Sanduzelaiko futbol zelaia: 1990ean inauguratua.
- Sanduzelai ikastetxe publikoa: 1987an inauguratua, Iruñerrian D eredua eskeini zuen lehenbiziko ikastexe publikoa.
- Sanduzelaiko pilotalekua
- Sanduzelaiko zubia
Kultura
- Civivox Sanduzelai: Kultur-etxea eta liburutegi publikoa.
Parkeak
- Biurdana parkea: Sanduzelai eta Donibane bitartean, auzoaren ekialdean.
Jaiak eta ospakizunak
Sanduzelaiko jaiak apirileko azken eta azkenaurreko astean ospatzen dira.
Iruditegia
- Sanduzelai auzoko bandera.
- Sanduzelai Merkataritza Elkartea.
- Sanduzelaiko Liburutegi Publikoa Civivox eraikinean.
- Sanduzelaiko Ikastetxe Publikoa.
- Osasun Etxea
- Patinaia-pista.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |