Sandrine Mendiburu

Sandrine Mendiburu (Baiona, 1972ko urriaren 15a - ) emakumezko golfari profesional ohi lapurtarra da, 2001ean erretiratua.

Sandrine Mendiburu
Bizitza
JaiotzaBaiona, 1972ko urriaren 15a (51 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgolf-jokalaria

Donibane Lohizunen bizi izan da.

Hastapenak

  • 3 urte besterik ez zituenean hasi zen golfean, Donibane Lohizuneko Xantakoko golf zelaian; Lacoste[1] familiarena den zelai honetan aita kadia zen eta ama idazkaria.
  • 12 urterekin bere adineko frantses estatuko txapelketa irabazi zuen eta hiru urtez titulua erdietsi zuen.
  • 15 urterekin Orange Bowl torneoa irabazi zuen AEBetan; titulu hori lortzeko AEBetakoa ez zen lehena eta bakarra 49 urteetan.
  • Urte bi beranduago AEBetako Junior edo gazte txapelketa irabazi zuen, honetan ere AEBetakoa ez zen lehena.[2]
  • 1989an, oraindik amateurra zenean Biarrizko Openean hirugarren geratu zen.
  • Urte berean Cécilia Mourgue d'Algue, Sophie Louapre, Delphine Bourson, Caroline Bourtayre eta Valérie Pamardekin bera kide zen estatuko taldeak Europako txapelketa lortu zuen.

Karrera profesionala

Bere garaian profesionala izan zen Philippe aitaren laguntza zuela profesional bihurtu zen 1991ean. 18 urte besterik ez zituen.

Hurrengo urtean Ladies European Tour[3] Europako zirkuituan Rockie of the year ("urteko hasiberria") izendatu zuten. Hamargarren amaitu zuen.

Profesional urteetan lortutako garaipenak:

1999an bertan lortu zuen urteko posturik onena (8.a) eta 2001ean karrera profesionalari amaiera eman zion, Hugo semea izan zuenean.

Jakingarriak

  • Donibane Lohizuneko San Tomas Akinokoa lizeoan ikasi zuen. Bertan Anne-Sophie Lapix eta Laurence Ostolaza telebista aurkezleak ere ibili ziren ikasle.
  • Évian ur mineralaren publizitatearen irudia da eta Evian Masters konpetizioan parte hartzeaz gain Canal+ taldeko kateetan kirol esataria da.
  • Azken datu honetan zerikusia du Franck Riboudekin ezkondu izanak; Riboud Danone[6] taldeko burua da eta 2008an[7] frantses estatuan hoberen ordaindutako enpresako koadroa zen: 4,3 milioi €.
  • Bere aita Arrangoitzeko golf zelaiko zuzendari lanetan dabil eta bera laguntzen; kontu honetan ere Riboudekiko harremanak ematen du zeresana: enpresaburu dirudunaren kontrako bilkurak egin ziren 2001ean, bai zelaian bertan bai duten etxearen aurrean; luxuzko turismoaren eta espekulazioaren kontra Ipar Euskal Herrian burutu diren kanpainetan kokatu behar dira[8] eta kasu honetan gehitu behar zaio Danone taldean suertatu ziren langileen kanporaketak.[9][10]
  • 2003an Nuni golfwear arropa marka sortu zuen Mendiburuk;[11] Never up, never in golf mundutik datorren esaldiaren akronimoa da[12] eta bereziki Japonian arrakasta handia izan du.

Erreferentziak

  1. Arropa marka ospetsuarena.
  2. Txapelketako webgunean historia.
  3. Europako emakumezkoen zirkuitu profesionala.
  4. Albistea golftoday.co.uk.en.
  5. Garaipenaren berri.
  6. Evian ur mineralen etxea Danone taldearena da; gainera Riboud bera dago Evian Masters torneoa berriro indartzeko ahaleginen atzetik.
  7. Albistea journaldunet-en.
  8. Erreferentzia gertaera horiei.
  9. Eztabaida hori Euskal Herriko Kazetan.
  10. Albiste bera La Dépêche-n.
  11. Markaren aurkezpena dela eta Mendibururen biografia.
  12. Azalpena Nuniren webgunean.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.