Sandra Hermida Muñiz

Sandra Hermida Muñiz (Madril, 1972ko uztailaren 22a) fikziozko film luzeen eta dokumentalen madrildar zinema-ekoizlea da.[1] Hiru Produkzio Zuzendaritza Onenari emandako Goya saria lortu ditu, El orfanato (2007), Lo imposible (2012) eta Un monstruo viene a verme (2016) filmen bidez. Estatuko eta nazioarteko filmak ekoitzi ditu, hala nola Patricia Ferreirak zuzendutako El alquimista impaciente (2002), , edo Alejandro González Iñarrituren Biutiful (2010).

Sandra Hermida Muñiz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSandra Hermida Muñiz
JaiotzaMadril, 1972ko uztailaren 22a (51 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea eta executive producer (en) Itzuli
Jasotako sariak

IMDB: nm0379408 LinkedIn: sandra-hermida-bb283a40 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Madrilgo Complutense Unibertsitatean Irudi eta Soinuan lizentziatua da. 1998. urtean ekin zion zinema-ibilbideari; Miguel Albadalejo zuzendariaren La primera noche de mi vida filmean erregidorea izan zen.[2][3] 2000. urtean, produkzio-burua izan zen El otro barrio filmean, Salvador Garcíak zuzendua.[4]

Produkzio-zuzendaria izan da hainbat filmetan, hala nola, Patricia Ferreiraren El alquimista impaciente, edo Juan Antonio Bayonaren El orfanato, Lo imposible eta Un monstruo viene a verme.[5][6] Bere pelikulen artean hainbat daude, besteak beste, Marrowbone, No llores, Vuela, Carmina eta amén, La torre de Suso, Regresa a Hansala, Dieta mediterránea, Spanish movie eta Biutiful.[7]

Fikziozko film luzeez gain, Hermidak hainbat dokumental ekoitzi ditu: Edmon Rochen Garbo: el espía, Gustavo Sánchezen I hate New York eta Paul B. Preciadok zuzendutako Orlando.[8] Bere enpresak ekoitzitako filmetako batzuk hauexek dira: 9 días en Haiti, Oxfam Intermón dokumental laburra[9] eta Mirage.[10]

Azken urteotan, telebistako plataformetarako fikzioa ere ekoitzi du, besteak beste, Arde Madrid (Paco Leónek eta Anna Rodríguez Costak sortua), edo Fácil Movistar Plus+erako, edo serieak (El inocente edo Alma) eta Rainbow film luzea (Netflixentzat).

Sariak eta aintzatespenak

2007an, Hermidak produkzio zuzendari onenaren Goya saria irabazi zuen Juan Antonio Bayonak zuzendutako El orfanato beldurrezko filmarengatik. Urte pare bat geroago, 2009an, Edmon Rocek zuzendutako Garbo: el espía dokumentalak, film dokumental onenaren Goya saria lortu zuen, eta 2010ean, Gaudí saria.[11]

Ondoren, beste bi sari lortu zituen: Goya saria filmeko produkzio-zuzendaritza onenarengatik, Lo Imposible (2012), eta Un monstruo a venido a verme (2016), biak Juan Antonio Bayonak zuzenduak.[7] 2013. urtean, Lo imposible filmak Visual Effects Society erakundeak ematen duen"Outstanding Supporting Visual Effects in a Feature Motion Picture" (ikus-efektu onenentzako) saria irabazi zuen.[12] Gainera, 2017an, Hermidak Ekoizpen Zuzendaritza Onenaren Gaudí saria irabazi zuen Un monstruo viene a verme filmarengatik.[13]

2019an, Paco Leónek eta Anna Rodríguez Costak sortutako Arde Madridek komedia serie onenaren Feroz saria irabazi zuen. [14]

Urtea Saria Kategoria Filma Emaitza
2007 Goya Sariak Ekoizpen zuzendaritza onena El orfanatoIrabazlea 
2009 Goya Sariak Film dokumental onena Garbo: el espíaIrabazlea 
2010 Gaudi Sariak Film dokumental onena Garbo: el espíaIrabazlea 
2012 Goya Sariak Ekoizpen zuzendaritza onena Lo imposibleIrabazlea 
2013 VES Saria Efektu berezi onenak Lo imposibleIrabazlea 
2016 Goya Sariak Ekoizpen zuzendaritza onena Un monstruo viene a vermeIrabazlea 
2017 Gaudi Sariak Ekoizpen zuzendaritza onena Un monstruo viene a vermeIrabazlea 
2019 Feroz Sariak Komedia serierik onena Arde MadridIrabazlea 

Filmografia

Urtea, lana eta zuzendaria, hurrenez hurren:

  • 1999 – Famosos y familia. Fernando Colomo.
  • 2002 – El alquimista impaciente. Patrícia Ferreira.
  • 2003 – Los abajo firmantes. Joaquín Oristrell.
  • 2003 – Las voces de la noche. Salvador García Ruiz.
  • 2004 – Hipnos. David Carreras.
  • 2006 – Va a ser que nadie es perfecto.Joaquín Oristrell.
  • 2006 – La noche de los girasoles.Jorge Sánchez-Cabezudo.
  • 2006 – Amor en defensa propia. Rafa Russo.
  • 2007 – El orfanato. Juan Antonio Bayona.
  • 2007 – La torre de Suso.Tom Fernández.
  • 2008 – Dieta mediterránea. Joaquín Oristrell.
  • 2008 – Las manos del pianista.Sergio G. Sánchez.
  • 2008 – Retorno a Hansala. Chus Gutiérrez.
  • 2008 – No se preocupe. Eva Ungría.
  • 2009 – Garbo: el espía. Dokumentala. Edmon Roch.
  • 2009 – Spanish Movie. Javier Ruiz Caldera.
  • 2010 – Biutiful. Alejandro González Iñárritu.
  • 2011 – Entrevista
  • 2011 – Promoción fantasma. Javier Ruiz Caldera.
  • 2012 – El escondite. Andrés Curbelo.
  • 2012 – Lo Imposible. Juan Antonio Bayona.
  • 2014 – No llores, vuela. Claudia Llosa.
  • 2014 – Carmina y amén Paco León.
  • 2014 – Autómata. Gabe Ibáñez.
  • 2015 – 9 días en Haití. Dokumentala. Juan Antonio Bayona.
  • 2016 – Petrona. Dokumentala. Hammudi Al-Rahmoun Font.
  • 2016 – Un monstruo viene a verme. Juan Antonio Bayona.
  • 2016 – Contratiempo. Oriol Paulo.
  • 2017 – El secreto de Marrowbone. Sergio G. Sánchez.
  • 2018 – I hate New York. Gustavo Sánchez.
  • 2018 – Mirage. Emiliano Granada Ortega.
  • 2018 – Durante la tormenta. Oriol Pauló.
  • 2018 – Arde Madrid. Paco León eta Anna R. Costa.
  • 2019 – Si yo fuera rico. Álvaro Fernández Armero.
  • 2021 – El inocente. Oriol Pauló.
  • 2021 – Way Down. Jaume Balagueró.
  • 2022 – Alma. Sergio G. Sánchez.
  • 2022 – Fácil. Anna Rodríguez Costa.
  • 2022 – Rainbow. Paco León.
  • 2022 – Cinco lobitos. Alauda Ruiz de Azúa.
  • 2022 – Mari(dos). Lucía Alemany.
  • 2023 – Un amor. Isabel Coixet.
  • 2023 – La sociedad de la nieve. Juan Antonio Bayona.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.