Sandra Garayoa
Sandra Garayoa Cotera (Donostia, Gipuzkoa, 1993ko irailaren 7a) irudigilea da, ilustratzailea.[1]
Sandra Garayoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1993ko irailaren 7a (30 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Escola Massana |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea, artista eta marrazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
sandragarayoa.com | |
Bizitza
Sandrak txikitan margotu egiten zuen eta oso argi izan du beti artearen edo sormenaren inguruan lan egin nahi zuela. Gurasoei esker batxilergo artistikoa egiteko aukera izan zuen, haiek bultzatu baitzuten.[2]
2015ean bukatu zuen Donostiako Usandizaga Institutuan Diseinu Grafikoko Goi Mailako Zikloa. Ondoren, Bartzelonara joan zen eta Escola Massanan Ilustrazioan graduatu zen.
Lan ibilbidea
Hainbat esparrutan egin du lan; Diskoetako azalak diseinatzen, kartelgintzan, baita animaziozko filmen fondoak egiten ere. 2022an Haur eta Gazte Literaturan eta narraziogintzan murgildu zen. Esparru horri dagokionez, hainbat lan ditu argitaratuak: Xabier Olasok idatzitako Hanka, Moko eta Buztan (Ikaselkar, 2021) liburuaren ilustrazio lanak egin zituen; 2020an Etxepare Saria irabazi zuen Itziar Otegirekin batera sortutako Lorerik Gorriena (Pamiela, 2020) albumarekin; eta 2022an, Bang argitaletxearekin komiki proiektu bat burutzen ari da.
Berria egunkariaren Mantangorri gehigarrian kolaboratzen du bere ilustrazioekin.[2] Horrez gain, beste zenbait fanzine eta aldizkaritan argitaratu ditu bere lanak. Euskal emakumezko ilustratzaileei buruz Katilék argitaratu zuen, Gogoratzen naizenetik marrazten dut proiektuan ere parte hartu zuen 2021ean.
Bertol Arrieta idazlearekin suizidioari buruzko eleberri grafiko bat argitaratu zuen 2022ko abenduan, Tabakaleraren bidez egindako proiektua izan delarik.[3]
Erraz erabiltzen ditu olio-pastelak, argizariak, koloretako arkatzak eta grafitoa, eta emaitza trazu sendoak, forma organikoak eta koloretako orbanak dituen lan bat da.[4]
Bere webgunean bildua du orain arte egindako lan oparoa. Ilustrazioaren inguruan, hitzaldi eta tailerrak eskaintzeaz gain, Garayoa etengabe ari da bere burua prestatzen ikastaro eta topaketetan parte hartuz.
Erakusketak
Hainbat erakusketa egin ditu Sandrak bere ibilbidean zehar:
Bakarkakoak
- 2022an Donostiako Aiete auzoko kultur etxeko Ilustratzailearen Txokoan.[2]
- 2021ean Inventarium, cátalogo de lo hallado por dentro, Arizti Kultur Gunean.
- 2019an Otsailari agur Posidonia Estudioan. Donostian.
Taldekakoak
- 2022. Implicadas/Inplikatuak, Ekogunea. Urdaibai,
- 2021ean Leihoak zabalik Donostiako Okendo kultur etxean.
- 2020an Mazoka. Gasteizen. Ilustratzaileen azokan, Montehermoson
- 2020an Babakamo ``Babalunga i Kamalongos ́ ́erakusketan.Valentziako Carmen Kulturunean.
- 2020an Titiak, viaje de un acoso. Iruñea.
- 2019an Euskal Emakume Irudigileak; Olatutalka. Donostia.
- 2019an Puertas Art de Dimensión. Ibiltaria (Espainia).
- 2017an Loreen Hizkuntza. Tolosa.
- 2016an Nomads de la Alianza Francesa. Bolonia.
- 2016an Network Flic 7. edizioa. Bartzelona
Argitalpenak
- Hodeien gaineko aldean. Txalaparta, 2022.
- Abha Macramé. GG argitaletxea
- Anka, Moko eta Buztan. Ikaselkar argitaletxea, 2021.
- Dibujo desde que tengo memoria. Katilé, 2021.
- Cuando las ranas tenían pelos y las gallinas tenían dientes.. Colectivo CINCO, 2020.
- Lorerik Gorriena. Pamiela, 2020.
- La revolución será feminista...o no será! Gaztezulo, 2019.
Sariak
- 2017an Ilustrazioko Eva Toldrá Sarien kategoria orokorreko lehenengo saria jaso zuen, Olot-en.
- 2018an Junceda Sarietako «Etorkizuneko sortzaileak» kategoriako finalista izan da, Bartzelonan
- 2020an Album Ilustratuen Etxepare Saria eskuratu zuen Lorerik gorriena lanarekin.
- 2020ko Irudika Euskadiko Nazioarteko Ilustrazio Topaketa Profesionaleko ohorezko aipamena Haur eta Gazte Literaturaren atalean;
- 2021ean Iberoamerica Ilustra izeneko katalogorako hautatua izan zen.
- 2021ean Kataluniako Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak antolatzen dituen Junceda Sarietan autoedizioaren kategorian finalista, Colectivo Cincoren kide gisa.
- 2022an Boloniako Haur Liburuaren Azokan ilustratzaileen erakusketarako hautaketan finalista.
Erreferentziak
- «Sandra Garayoa | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-17).
- Goikoetxea, Jakes. ««Orbanen bidez sortzen ditut irudiak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-17).
- "Zeharkaldi intimo bat Hodeien gaineko aldean"
- Sandra Garaioa. .
- «Sandra Garayoa expone la historia 'Sustraiak' a través de diez ilustraciones» El Diario Vasco 2019-06-07 (Noiz kontsultatua: 2022-09-17).
Kanpo estekak
- Sandra Garaiori elkarrizketa. EITB bideoa
- Sandra Garaiori elkarrizketa: Orbanen bidez sortzen ditut irudiak Berria, 2022.09.17