Sandra Faber
Sandra Moore Faber (Boston, Estatu Batuak, 1944ko Abenduaren 28an) fisikari estatubatuarra da, astronomian doktorea eta bereziki galaxien prestakuntza eta eboluzioa, eta unibertsoaren egituraren eboluzioa aztertzeagatik ezaguna[1]. Californiako Unibertsitatean astronomia eta astrofisika irakasle bezala lan egiten du[2]. Faber-Jackson harremanaren aurkitzaileetako bat da, eta Keck teleskopioaren diseinuan erabakiorra.
Sandra Faber | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Boston, 1944ko abenduaren 28a (79 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | New York |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea 1972) Doktoretza Swarthmore College (en) 1966) Artean graduatu |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Vera Rubin |
Doktorego ikaslea(k) | Tod R. Lauer (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, unibertsitateko irakaslea eta astrofisikaria |
Enplegatzailea(k) | University of California, Santa Cruz (en) Carnegie Institution for Science (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Sarah Lee Lippincott (en) |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa Nazioarteko Astronomia Elkartea |
Ibilbidea
Swarthmoreko Unibertsitatean fisika lizentziatura ikasi zuen, eta 1966, ohore handiz eman zitzaion lizentzia. Ondoren, bere karrera jarraitu zuen. Harvarden astronomia doktoretza bat egin zuen ondoren, eta 1972 urtean aurkeztu zuen tesia[2]. Urte horretatik aurrera Kaliforniako Unibertsitateko Lick Behatokian hasi zuen bere lana, Santa Cruzen (UCSC)[1].
Bere lorpen handienetakoak Keck behatoiaren diseinuan parte hartzea eta Hubble teleskopioaren diseinua prestatu zuen lantaldeko kide izatea dira. Teleskopio horren lentean arazo bat identifikatzen ere lagundu zuen, argazkiak aberrazio esferikoekin ateratzen baitziren, tresnaren eraginkortasuna zalantzan jarriz. Bere lanak eragin handia izan du Big Bangaren teorian. Teleskopio handien diseinuari eta erabilerari egindako ekarpenengatik txalotua da bere arloan.
Robert Jacksonekin elkarlanean Faber-Jackson erlazioa garatu zuen Lick Behatokian, galaxia eliptikoen tamaina eta horiek osatzen dituzten izarren barne abiadura orbitalen arteko harremana zehaztuz. Galaxien mugimenduaren lege bat da, eta galaxien distantzia zehazteko modua eskaitzen du.
1984an John Gallaherrekin batera artikulu bat idatzi zuen, galaxiak argi gabeko materia hodei handi, hotz eta ikusezinez inguratuta zeudela azalduz, materia iluna izenekoa. Galaxiak materia horretatik abiatuta eratuak izan zirelako hipotesia zuten, unibertsoa neutrinoz osatutako materia beroz osatuta dagoelako ikuspuntua sostengatzen duena.
Faber, zazpi samuraiak bezala ezagutzen den zientzialari taldeko kide izan zen, "Atraktore Handia" identifikatu zuena, 100 milioi argi-urteko eremu batean grabitate indarra duen galaxia kontzentrazio bat, unibertsoaren hedapen eredua zalantzan jartzen duena, itxuraz.
Beste batzuekin batera, CANDELS proiektua sortzen lagundu zuen, Hubble teleskopioak hartu zuen unibertsoaren estatistika-laginik handiena izan zena[1].
Deimos (Deep-Imaging Multiobject Spectrograph) proiektuko ikertzaile nagusia da. Deep (Deep Extragalactic Evolutionary Probe) proiektuaren muinean da, Keck teleskopio bikiak eta Hubble Space Telescope 2 erabiliz urrutiko galaxien eskala handiko ordezkapena.
Gaur egun Lick behatokian lan egiten du.
Sariak
- Harvard Centennial Medal.
- Zientzia domina nazionala.[1]
- Franklin Institute's Bower Award.
- Prize for Achievement in Science.
- Bruce domina, pazifikoko astronomia taldeak emana.
- Russell saria, Amerikar astronomia taldeak emana.
- 1985ː Dannie Heineman astrofisika saria.
- 2011ː Henry Norris Russell Lectureship.
- 2012ː Bruce domina.
- 2012ː Karl Schwarzschild domina.
- 2016ː Kaliforniako zientzia Akademia domina.[1]
- 2016ː Ohorezko doktoregoa Amherst Collegean.
- 2017: Kosmologiako Gruber saria
Erreferentziak
- «Astronomer Sandra Faber awarded California Academy of Sciences Fellows Medal». news.ucsc.edu (ingelesez). 2017ko martxoaren 15an kontsultatuta
- «Professor Sandra M. Faber». ucolick.org (ingelesez). 2017ko martxoaren 8an kontsultatua
Kanpo estekak
- Sandra M. Faber doktorearen webgunea(ingelesez)
- Faber doktorearen bideo bat ikusi meta-library.net webgunean.(ingelesez)