Sandra Dee

Sandra Dee ( Alexandra Zuck; 1942ko apirilaren 23a - 2005eko otsailaren 20a) aktore estatubatuarra da. Ezagun egin zen 1959ko bi pelikulatan egindako lanagatik: Imitation of Life eta Gidget. Bere jaiotze data ez da zehatza, baina 1942koa dela esaten da.[1]

Sandra Dee

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlexandra Zuck
JaiotzaBayonne, 1942ko apirilaren 23a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaThousand Oaks (Kalifornia), 2005eko otsailaren 20a (62 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Bobby Darin  (1960 -  1967)
Hezkuntza
HeziketaUniversity High School (en) Itzuli
Hollywood Professional School (en) Itzuli
Professional Children's School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, modeloa eta abeslaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0000364 Allocine: 8769 Rottentomatoes: celebrity/sandra_dee Allmovie: p18244 TCM: 47444 TV.com: people/sandra-dee
Find a Grave: 10502379 Edit the value on Wikidata

Lehen urteak

Bere benetako izena Alexandra Zuck zen. Bere gurasoak Maary Cimboliak eta John Zuck ziren. Bayonne, Nueva Jerseyn jaio zen eta lau urterekin modelo profesionala izan zen telebistako iragarkietan. Honela agertu zen bere lehen filmean, Until They Sail 1957an.

Aktore ibilbidea

1958an Urrezko Globo sari bat irabazi zuen proiekzio gehien zituen aktore moduan (Carolyn Jones eta Diane Varsirekin batera). Famatu egin zuten aktore paperak Imitation of Life, Gidget eta A Summer Place izan ziren, denak 1959koak.

70eko hamarraldian lan gutxi egin zituen zineman, baina telebistan agerraldi batzuk egin zituen. Broadwayeko Grease (1972) musikalean eta Grease (1978) pelikulan interpretatzen duten "Look At Me, I'm Sandra Dee" kanta 50.urteetako Sandra Deen inspiratuta dago.

Bizitza pertsonala

Bost urte zituela bere gurasoak banandu egin ziren. Bere ama berriz ezkondu zen Duvan izeneko gizon batekin eta honek Sandra bortxatu zuen zortzi urte zituenetik hamabi bete zituen arte. Trauma honen eraginez, Sandrak anorexia, depresioa eta alkoholarekiko adikzioa jasan zituen bizitza osoan zehar, nahiz eta nerabeen idoloa izan edo 'Greaseeko' Pink Ladiesen posterreko neska izan. 1960an Bobby Darin kantari eta aktorearekin ezkondu zen eta honek begirada guztiak gainean izatea ekarri zion. Universal Studios ekoiztetxeak kontratatu zuen, irudi helduagoa eman nahi zien aktore bezala, hainbat pelikula grabatu zituzten emakume helduago baten rola interpretatuz –tartean Darinekin pare bat – hala ere, hauek ez zuten arraska handirik izan. Bikoteak Dodd Mitchell Darin izeneko seme bat izan zuen eta 1967an banandu ziren. Bobby Darin 1973an hil zen bihotzeko arazoen ondorioz.

Sandraren osasun egoera gero eta txarragoa zen. 2000.urtean giltzurruneko gaixotasun[2] bat diagnostikatu zioten eta honek eta neumonia batek bere heriotza eragin zuten 2005eko otsailaren 20an. Hollywood Hillseko Forest Lawn Memorial Park hilerrian lurperatuta dago.

Bobby Darinekin izandako bizitza 2004ko Beyond the Sea filmean jaso zen, Kate Bosworth aktoreak interpretatu du. Bera hil baino bi hilabete lehenago estreinatu zuten.

1994an bere semeak xehetasunez beteriko biografia bat idatzi zuen Dream Lovers: The Magnificent Shattered Lives of Bobby Darin and Sandra Dee izenekoa[3].

Filmografia

Zinea

  • The Snow Queen (1957)
  • Until They Sail (1957)
  • The Reluctant Debutante (1958)
  • The Restless Years (1958)
  • A Stranger in My Arms (1959)
  • Gidget (1959)
  • Imitation of Life (1959)
  • The Wild and the Innocent (1959)
  • A Summer Place (1959)
  • Portrait in Black (1960)
  • Romanoff and Juliet (1961)
  • Tammy Tell Me True (1961)
  • Come September (1961)
  • If a Man Answers (1962)
  • Tammy and the Doctor (1963)
  • Take Her, She's Mine (1963)
  • I'd Rather Be Rich (1964)
  • That Funny Feeling (1965)
  • A Man Could Get Killed (1966)
  • Doctor, You've Got to Be Kidding (1967)
  • Rosie! (1967)
  • The Dunwich Horror (1970)
  • East of Marsa Matruh (1971)
  • Lost (1983)

Telebista

  • The Manhunter (1972)
  • Night Gallery (1972) "Spectre in Tap-Shoes" atalean
  • The Daughters of Joshua Cabe (1972)
  • Houston, We Have a Problem (1974)
  • Fantasy Island (1977)
  • Frasier (1994) "The Botched Language of Cranes.... Connie" ataleko ahotsa

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Sandra Dee. 2020-01-12 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  2. (Ingelesez) «Sandra Dee, 'Gidget' Star and Teenage Idol, Dies at 62» The New York Times 2005-02-20 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  3. (Gaztelaniaz) «Sandra Dee Biografía Corta | Vida Actualizada 2020» Burro Sabio Tecnológico 2019-01-27 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.