Sandakan
Sandakan, Elopura ere deitua, Sabah estatuko bigarren hiri handiena da, Malaysiaren parte, Borneoren iparraldean kokatua. Naturaren Hiria eta Hong-Kong Txikia ezizena ere eman ohi zaio. Sandakango Dibisioko hiriburua da eta Iparraldeko Borneo protektoratu britainiarrarena izan zen, nahiz eta hiriburutza gero Jesseltonera aldatu zen. Hiria ezaguna da parke eta natur guneetarako lurzoru asko dituelako.
Sandakan Sandakan | |
---|---|
hiria | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
State of Malaysia | ![]() |
Division of Malaysia | Sandakan Division |
Izen ofiziala | Sandakan |
Jatorrizko izena | Sandakan |
Posta kodea | 90000–90999 |
Geografia | |
Koordenatuak | 5°50′20″N 118°07′02″E |
![]() | |
![]() | |
Azalera | 2,266.239596 km² |
Altuera | 10 m |
Demografia | |
Biztanleria | 396.290 (2010) |
Dentsitatea | 174,87 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1658 |
Telefono aurrizkia | 089 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
mps.sabah.gov.my |
Geografia
Sandakan paraje natural batean dago, mendikate baten eta Suluko itsasoarekin lotzen duen badiaren artean.[1]
Historia
Antzina Sandakan merkatarien hiria zen. Txinarekin komertzio bideak zituen eta batez ere zurarekin egiten zuen komertzioa. Hurrenez hurren, Suluko Sultanerriaren eta Ipar Borneoren esku geratu zen, 1883an hiriburu izan zena. Horri esker, hiria modernizatu egin zen, kale batzuk zolatuz eta Londresekin telegrafo lerro bat eraikiz.[2]
1945ean Japoniako Inperioak larriki bonbardatu zuen. Horren ondoren, hiriburutza Jesseltonera aldatu zen, gaur egun Kota Kinabalu izenekoa, nahiz eta hiri hau ere bonbardatu zuten.[2]
Irudi galeria
- Sandakango airetiko irudia
- Sandakango airetiko irudia
- Hirugarren etorbidea
- Albo kale bat
- Memorial Park Monumentutik hiriburua
Erreferentziak
- Borneo: la vida salvaje en Sandakan (Última visita: 20-septiembre-2010).
- VVAA; Lonely Planet Borneo, p. 133. Ed. Lonely Planet (2008). ISBN 978-1740591058.