Sancho Estiguiz Ordúñez

Sancho Estiguiz Ordúñez, Sancho Astegures edo Sancho Estiquiz (IX. mendea) Durango eta Tabirako Jauna

Sancho Estiguiz Ordúñez
Bizitza
Heriotza modua: guduan hila
Familia
Seme-alabak
Jarduerak

Biografia

Toda Anderearekin ezkondu zen, Bizkaiko Jaunaren alabarik txikiena. Toda alaba erditzean hil egin zen, eta Sanchok San Pedro elizan egin zion enterrua.[1] Durangoko Jauna izan zen IX. mendean. Padurako (Arrigorriaga) gudan bizkaitarren alde egin zuen eta han hil egin zen. Bere alaba, Dalda Estiguiz Jaun Zuriarekin ezkondu eta horrela Bizkaiko Jaurerria eta Durangokoa batu ziren.[2][3]

Hilobia

Mitoaren arabera, Toda Anderearen gorpuzkiak eta Antsorenak Tabirako San Pedro elizan zeuden.[4]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) San Pedro de Tabira de Durango (Bizkaia). Evolución constructiva de su espacio y arquitectura. , 94 or..
  2. «ESTIGUIZ ORDÚÑEZ, Sancho - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  3. (Gaztelaniaz) Sebastián Hurtado de Corcuera. El inicio de una noble baronía. .
  4. (Gaztelaniaz) «Tras la leyenda de Durango» El Correo 2012-08-05 (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.