Sanakht
Sanakht-Nebka, Egiptoko III. dinastiako lehen faraoia izan zen, K.a. 2682 eta K.a. 2665 bitartean gobernatu zuena. Berarekin hasten da, egungo historialariek, Egiptoko Antzinako Inperioa deitzen duten garaia.
Sanakht | |||
---|---|---|---|
← Sekhemkhet - Jaba → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XXVII. mendea | ||
Heriotza | K.a. 2715 ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Abu Rawash | ||
Familia | |||
Aita | Khasekhemuy | ||
Ama | Nimaethap | ||
Leinua | Egiptoko III. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria |
Sanakht izenak, "babesle indartsua" esan nahi du. Bere tronu izena den Nebka bezala ere ezagutzen da.
Manetonen arabera, Nequerofesek (Sexto Julio Afrikano) 28 urteko erregealdia izan zuen. Eusebio Zesareakoak Nequeroquis deitu zuen. Nebka bezala aipatzen da Abidoseko Errege Zerrendan eta Turingo Errege Kanonean, hamazortzi urteko erregealdiarekin, beti, Djoser faraoiaren aurreko faraoi bezala.
Palermoko Harriak, bere erregealdiko 13. urtean tenplu bat eraikitzen aipatzen du, Khasekhemuyren estatua 16.enean eta itsasontzi bat eraikitzen 18.enean
Nebka edo Sanakhten emaztea, Initkaes izan zen, bere aurreko faraoia izan zen Jasekhemuy eta honen emazte Nimaathapiren alaba, tronua, ziuraski, ezkontza honen bidez lortuz, tronurako eskubidea, emakuzmekoen ondorengoetatik lortzen baitzen.
Julio Afrikanok eta Eusebiok honako hau diote: "ber erregealdian, libiarrak, Egiptoren aurka matxinatu ziren, eta Ilargia biziki handitu zenean, izuak hartuta, errenditu egin ziren".
Bere oinordekoa Djoser izan zen, agian bere anaia (Vercoutter) edo bere semea (Beckerath eta Grimal).
Bere garaiko testigutzak
- El-Kulako piramidea, Meidumgo mastaba eta Saqqarako Piramide Mailakatua bere gainean eraiki zen oinarri karratuko lehen mastabaren eraikuntza ematen zaizkio.
- Bera lurperatuta dagoen tokia, beharbada, Abu Rawashen dagoen harresi batez inguratutako adobezko egitura da.
- Djoserren tenplutik mendebaldera dagoen amaitu gabeko hil multzoa ematen zaio. (W. Helck)
- Elefantinan aurkitutako zigilu inprimazioak
- Uadi Magharako (Sinai) hareharrian eginiko erliebe zatia (Gardiner-Peet-Cerný)
Aurrekoa Khasekhemuy |
Egiptoko faraoia Egiptoko III. dinastia |
Ondorengoa Djoser |