Sanabriako lakuaren Natura Parkea
Sanabriako lakuaren Natura Parkea (leonesez: Llagu de Senabria) Zamorako probintziako (Espainia) naturagune babestua da, izen bereko eskualdean kokatutakoa, Segundera eta Cabrerako mendilerroen ingurunean. 22.365 hektareako azalera dauka, eta barne hartzen du Iberiar penintsula osoan glaziarrek sortutako lakurik handiena. Natura Parke izendatu zuten 1978an.
Sanabriako lakuaren Natura Parkea | |
---|---|
Kokalekua | Gaztela eta Leon, Cobreros, Porto, Trefacio, Galende eta Zamorako probintzia, Espainia |
Koordenatuak | 42°07′21″N 6°43′09″W |
Sanabriako lakuaren Natura Parkea Sanabriako lakuaren Natura Parkea (Espainia) | |
Azalera | 22.365 ha |
Izendapena | parke natural |
IUCNren babesa | V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua |
Sorrera | 78-10-27 |
Bisitari-kopurua | 42.669 |
Webgunea | https://patrimonionatural.org/espacios-naturales/parque-natural/parque-natural-lago-de-sanabria-y-sierras-segundera-y-de-porto |
Lakua 997 metroko altueran dago, inguruan Pena Trevinca (2.124 m) duelarik.
Galende, Cobreros, Trefacio eta Porto de Sanabriako udalerrietan zabaltzen da. Interpretazio zentroa San Martín de Castañedako monasterioan dago, Galenden.
Kanpo estekak
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.