Sanabria

Sanabria gazteleraz, Senabria leonesez eta Seabra galizieraz Zamorako probintziaren (Gaztela eta Leon, Espainia) ipar-mendebaldean dagoen eskualdea da. 1.215'89 km²-ko azalera dauka, eta 2008an 7.270 biztanle zituen (5'98 hab/km²). Puebla de Sanabria hiriburua eta udalerririk populatuena da (1.565 bz 2010ean). 15 udalerri barne hartzen du, batzuk La Carballedako eskualdekoak direnak. Jentilizioa sanabrés/sanabresa da.

Sanabria
 Espainia
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaZamorako probintzia
HiriburuaPuebla de Sanabria
Geografia
Koordenatuak42°06′N 6°42′W
Map
Demografia

Eskualde honek, identitate sen handia eduki arren, amankomuneko ezaugarri geografiko, ekonomiko, sozial, kultural eta historikoekin, ez dauka legearen aldetik behar bezalako aitortzarik garapen administratiboa izateko. Hori dela eta, bertako udalerriak mankomunitateetan bildu dira udal zerbitzu batzuen kudeaketa hobetu ahal izateko.

Geografia

Iparraldean Leongo probintzia, hegoaldean Bragançako barrutia, ekialdean La Carballeda eta mendebaldean Ourenseko probintzia mugakide ditu.

Bi azpieskualdetan banatuta dago. Alde batetik Sanabria Beherea, hiru haran barne hartzen dituena: Requejadako harana, Negro ibaiarekin, Cabrera Bajako mendilerroan sortutakoa eta Tera ibaian amaitzen dena, Rionegro del Puenteren ondoan; Tera ibaiko harana, Segunderako mendilerrotik Cernadillako urtegirantz, Atalayako eta Culebrako mendilerroetarantz; Castro ibaiko harana, Segunerako mendilerrotik Puebla de Sanabriaraino, Tera ibaiarekin bat eginez.

Bestetik, Sanabria Garaia Padornelo eta Canda mendateen artean kokatuta dago, Lubiángo harana Tuela ibaiarekin eta Segunderako mendilerroa Bibey ibaiarekin barne hartzen dituena.

Herri txiki ugari ditu (89), mendi eta basoko paisaia harkaiztsuan zabaltzen direnak. Klima hotza da neguan eta epela baina freskoa udan, eta bestela euritsua da eskualdea. Sanabriako lakuaren Natura Parkea lekurik ezagunena da.

Udalerriak


UdalerriaAzaleraBiztanleak (2010)Herriak
Asturianos42,60260Asturianos, Cerezal de Sanabria, Entrepeñas, Lagarejos de la Carballeda, Rioconejos eta Villar de los Pisones.
Cobreros77,70609Avedillo de Sanabria, Barrio de Lomba, Castro de Sanabria, Cobreros, Limianos de Sanabria, Quintana de Sanabria, Riego de Lomba, San Martín del Terroso, San Miguel de Lomba, San Román de Sanabria, Santa Colomba de Sanabria, Sotillo de Sanabria eta Terroso.
Galende90,261.308Cubelo, Galende, Ilanes, Moncabril, Pedrazales, El Puente, Rabanillo, Ribadelago, Ribadelago Nuevo, San Martín de Castañeda eta Vigo.
Hermisende108,75313Castrelos, Castromil, Hermisende, San Ciprián eta La Tejera.
Lubián94,39362Aciberos, Chanos, Hedroso, Las Hedradas, Lubián eta Padornelo.
Palacios de Sanabria37,01282Otero de Sanabria, Palacios de Sanabria, Remesal eta Vime de Sanabria.
Pedralba de la Pradería105,11298Calabor, Lobeznos, Pedralba de la Pradería, Rihonor de Castilla eta Santa Cruz de Abranes.
Pías43,91157Barjacoba, Pías eta Villanueva de la Sierra.
Porto de Sanabria200,82222Porto de Sanabria.
Puebla de Sanabria81,391.565Castellanos, Puebla de Sanabria, Robledo eta Ungilde.
Requejo de Sanabria46,10171Requejo de Sanabria.
Robleda-Cervantes32,47453Barrio La Gata, Barrio Lagarejos, Cervantes, Ferreros, Paramio, Robleda, Sampil, San Juan de la Cuesta, Triufé eta Valdespino.
Rosinos de la Requejada154,78436Anta de Rioconejos, Carbajalinos, Doney de la Requejada, Escuredo, Gusandanos, Monterrubio, Rionegrito, Rosinos de la Requejada, Santiago de la Requejada eta Villarejo de la Sierra.
San Justo75,12295Barrio de Rábano, Coso, Rábano de Sanabria, Rozas, San Ciprián eta San Justo.
Trefacio25,48189Cerdillo, Murias, Trefacio eta Villarino de Sanabria.


Kultura

Hizkuntzak

Eskualdea tradizionalki elehiruduna izan da, gaur egun gaztelera hizkuntza nagusia bada ere. Bestela, astur-leonesaren aldaera bat (senabrés) izan da bertako hizkera propioa, bestaldeko mirandesarekin senidetuta dagoena. "Furmientu" izeneko erakundeak, "Zamoranos pola Llingua" eta "Facendera pola Llingua de Zamora" elkarteen bat egitean sortua 2002an, hala hizkuntzaren batasuna nola bertako aldaera sustatzen ditu.

Azkenik, Sanabria Garaian eta Calabor herrian galiziera izan da orain arteko hizkuntza tradizionala.

Monumentuak

Etxe tradizionalak Pueblan.
  1. San Martín de Castañedako monasterioa(Galende): Nabarmena da Sanabriako monumentu guztien artean, Zamorako agerpen erromaniko bikaina dena. X.-XII. mendekoa.
  2. Nuestra Señora del Azogueko eliza (Puebla de Sanabria).
  3. Virgen de La Alcobillako santutegia (Rábano de Sanabria, San Justo): Eraikin neogotikoa da (XVI. mendekoa).
  4. Santiago de los Coutoseko eliza (Terroso, Cobreros).
  5. Nuestra Señora de Los Remedioseko santutegia (Otero de Sanabria, Palacios de Sanabria).
  6. Virgen de la Tuizako santutegia (Chanos, Lubián).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.