Wentzeslao I.a Bohemiakoa
Wentzeslao I.a Bohemiakoa (txekieraz: Václav; Praga, 907 – Stará Boleslav, Bohemia, 935eko irailaren 28a) 921-935 bitartean Bohemiako dukea izan zen. Eliza katolikoak eta Eliza ortodoxoak santutzat dute eta Bohemiako zaindaria da[1].
Wentzeslao I.a Bohemiakoa | |||
---|---|---|---|
921eko otsailaren 13a - 935eko irailaren 28a ← Vratislaus I, Duke of Bohemia (en) - Boleslaus I, Duke of Bohemia (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Erdialdeko Bohemiako eskualdea, 907 | ||
Heriotza | Stará Boleslav (en) , 935eko irailaren 28a (egutegi gregorianoa) (27/28 urte) | ||
Hobiratze lekua | San Vito katedrala | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Familia | |||
Aita | Vratislaus I, Duke of Bohemia | ||
Ama | Drahomíra | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Premislidak | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Santutegia | |||
Irailaren 28 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna |
Bizitza
Wentzeslao Vratislao I.a Bohemiakoa eta Dragomiraren semea zen. Garai hartan Bohemia lurralde paganoa zen eta kristautasunak hedapen txikia zuen arren, amona Ludmila Bohemiakoak kristau heziketa eman zion. 922an Bohemiako duke bilakatu zenetik, erlijio berriari babesa eman zion, Alemaniako misiolariak ekarrarazi zituen eta latindar erritua sustatu zuen antzinako eslaviarraren kaltetan[2].
Kristautasunaren aurka agertu ziren Bohemiako jauntxo ugariren aurka borrokatu behar izan zuen. Haien artean bere senitarteko hurbilekoenak zeuden: Dragomira, ama, eta Boleslao, anaia. Boleslao hainbat aldiz saiatu zen Wentzeslao hiltzen. Azkenik, Wentzeslao Stará Boleslav hirian zegoela, morroi batzuk bertara bidali eta mezara zihoala hil zuten[1].
Gurtzea
Kondaira baten arabera Wentzeslaoren odola egurezko lurzoruan finkatu zen, eta inoiz ez zen lortu bertatik garbitzea. Praga jaioterriko San Vito katedralean lurperatua izan zen eta gaur egun bertako San Wentzeslao kaperan gurtu ohi da. Txekiar Errepublika eta Eslovakiako santu zaindaria da. Praga hiriko erdigunean bere omenezko San Wentzeslao enparantza kokatzen da.
Iruditegia
- Olomouceko Trinitatearen eskultura, XVIII. mendea.
- Myslbeken zaldizko estatua (Praga, San Wentzeslao enparantza)
- Errege martiria, Stará Boleslaveko eliza.
- Santuaren kapera eta hilobia, Pragako katedralan.
- Hilobia, Pragako katedralean.
- Santuaren eliza, Stará Boleslav udalerrian, bere hilketa jazo zen lekuan.
Ikus gainera
Erreferentziak
- St. Wenceslaus Catholic.org
- Francis MERSHMAN: «St. Wenceslaus» The Catholic Encyclopedia. Vol. 15. New York: Robert Appleton Company, 1912. 2013ko irailak 27
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wentzeslao I.a Bohemiakoa |
- Joakin LIZARRAGA: S. Benzeslao Bohemiako errege Martir Klasikoen gordailua. Klasikoak.armiarma.eus.