San Vincenzo herrixka
San Vincenzo herrixka Siziliako Stromboliaren ipar-ekialdean dagoen historiaurreko kokaleku bat da. Herria, 1980an aurkitu zen, eta, ondoren, 2009tik aurrera idusketak hasi ziren, Neolitiko eta Brontze Aroko (Capo Grazianoko I. eta II.aren kultura) materialak aurkitu dira, baita erromatar garaikoak eta Erdi Arokoak ere. Herrixkak harriekin egindako terraza batzuk zituen. Zenbait terrazatan, etxe obalatu edo biribilak altxatzen ziren, horietako handienek, 10 metro baino gehiagoko diametroa zuten. Harri lehorrezko hormak tokiko labaz eginak zeuden. Indusketak egin ahala, zeramika, nagusiki, beste uharteetatik zetorrela nabaritu zen, baita merkataritza trinko baten bidez inportatua zela ere: Calabria, Sizilia, baina baita Egeoko zeramika eta beirazko aleak ere, Heladiko Berantiarra I.-II.etik (K.a. 1650-1400). Agian, merkataritza loratu horren ondorioz, arpilatu egin zuten, eta, bigarren milurtekoaren erdian, herria abandonatu zen, biztanleak iritsiezinagoak ziren garaieretara lekualdatu zirelako.
San Vincenzo herrixka | |
---|---|
Fitxategi:File:Scavi del villaggio di San Vincenzo.jpg | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Messina |
Italiako udalerri | Lipari |
Eskualdea | Messinako probintzia |
Koordenatuak | 38°48′06″N 15°14′10″E |
Historia | |
Eraikitzailea(k) | Capo Grazianoko kultura |
Garaia | K.a. 2300-1500 |
Garaia(k) | 40-100 m. |
Kultura | Capo Grazianoko kultura |
Indusketa | |
Indusketa datak | 2009 |
Jabetza | Regione Sicilia |
www.regione.sicilia.it |
Bibliografia
FLORENZANO, Assunta: Palinologia applicata al sito di San Vincenzo - Stromboli (Bronzo Medio) per uno studio di ricostruzione archeoambientale, in Atti del VII Convegno Nazionale di Archeometria (AIAr).
Kanpo estekak
- SAN VINCENZO-STROMBOLI- — Preistoria on-line, 2020.09.03an kontsultaturik.
- Stromboli, per il villaggio preistorico pronto il decreto di interesse culturale da parte della Regione - Notiziario delle isole Eolie Eolie news, 2020.09.03an kontsultaturik.