San Sebastian martxa

San Sebastian martxa Donostiako Danborradan jo ohi den martxa ezaguna da. Doinua Raimundo Sarriegi maisuak sortu zuen, hitzak berriz Serafin Barojarenak dira. Martxa santuaren omenez konposatu zuen Sarriegik, eta ez hiriaren himno gisa.[1]

Raimundo Sarriegiren plazako danborrariaren estatua.

Hitzak

Bagera...!
gu (e)re bai
gu beti pozez
beti alai!
Sebastian bat bada zeruan
Donosti(a) bat bakarra munduan
(h)ura da santua
(e)ta (h)au da (h)erria
(h)orra zer dan gure Donostia!
Irutxuloko, Gaztelupeko
Joxemaritar za(ha)r eta gazte
Joxemaritar za(ha)r eta gazte
kalerik kale danborra joaz
umore ona zabaltzen hor dijoaz
Joxemari!
Gaurtandik gerora penak txokora
Festara! Dantzara!
Donostiarrei oi(h)u egitera gatoz
pozaldiz!
Inauteriak datoz!
Bagera...!
gu (e)re bai
gu beti pozez
beti alai!

Kanpo estekak

Erreferentziak eta oharrak

  1. «Sarriegi ez da Donostiako martxaren egilea» BERRIA 2018-01-18 (Noiz kontsultatua: 2019-11-25).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.