San Saturnino eliza (Uritz)

San Saturnino eliza Artzibarko Uritz kontzejuan XII. mendeko kristiau eliza bat da.

San Saturnino eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaArtzibar
Koordenatuak42°52′54″N 1°22′48″W
Map

    Eraikina

    Herriaren goikaldean, XII. mendekoa da, geroagoko eraldaketekin, bereziki XVI. mendekoak. Oinplano angeluzuzena, bi atal desberdin eta burualde laua ditu. D emadera korua kanoi-gangaz estalita dago, eta gainerakoa gurutzeria sinplez. Oinaldean, Erdi Aroko dorrea altxatzen da, agian bailarako handiena. Birjinaren eta haurraren XIII. mendeko tailu gotikoa du. San Blasen XVII. mendeko zur polikromatuzko erlikia-ontzi bat dago

    Erreferentziak

    • «Uritz» Artzibarko Udala (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.