San Salbatzailearen baseliza (Ibañeta)

San Salbatzailearen baseliza Orreaga udalerriko XX. mendeko kristiau eliza bat da, mugimendu modernokoa. Ibañeta mendatean (1066 m) kokatua, mendebaldeko Pirinioetan, hain zuzen ere Luzaidetik Orreagara doan mugan. Gaur egun, 1964an eraikitako oin berriko eraikin batek irudikatzen du, eta 1965eko uztailaren 25ean inauguratu zen, Jose Iarnotz arkitektoak egina. XI. mendeaz geroztik, izen bereko ermita bat, ospitale bat eta erromesentzako aterpetxe bat egon ziren leku berean dago eraikita. Era berean, ohikoa da leku berari buruzko erreferentzia historiografikoak aurkitzea, monasterio gisa, eliza gisa edo kapera gisa, besterik gabe.

Baselizaren erorkinak 1934an.
San Salbatzailearen baseliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaOrreaga
Koordenatuak43°01′13″N 1°19′27″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1965eko uztailaren 25a
ElizbarrutiaIruñea eta Tuterako artxidiozesia
Arkitektura
ArkitektoaJose Iarnotz

    Gaur egun, Donejakue bideko ibilbidean mugarria da. San Salbatzailea inguruan « pasabide menditsua zeharkatzen zuten bi adarrak biltzen ziren », bide garaia (Lepoeder gainetik, 1 436 metrokoa) eta beheko bidea (Luzaideko ibarretik). Mendiko pasabide hori, beraz, oso lotuta dago Orreagarekin, eta, horregatik, ohikoa da zenbait iturritan gainjartzea eta nahastea. Baina, zorroztasun apur batekin, espazio horiek, Luzaiderekin batera, geografikoki bereizi behar dira.

    Estiloa

    Pirinioetako eta Zuberoako eraikinen estiloa imitatzen du. Punta-zorrotzeko teilatua egokia da elurra pairatzeko. Orokorrean apaindura gutxiko baseliza da.

    Historia

    Egile batzuek kokapen honetan Antzinako Erromako Summo Pyreneo mansioa kokatzen dute, Antoninoren Ibilbidean, Burdigala (Bordele) eta Asturica Augusta (Estorga) artean. Kokapena, bestetik, antzinatik garrantzi erlijiosoa izan du: I. mendean tokia Eguzkiaren jainkosarekin eta Jupiterrekin.[1]

    Erdi Aroan Antso IV.a Garzeitz Peñalengoak idatzitako 1071ko gutun batean Ibañeta monasterioa aipatua izan zen. 1110an, bestetik, Leireko monasterioaren eskuetan jarri zen Ibañetakoa; urte horietan, XII. mendean, tokia Karlaundiren Kapera edo Errolango Kapera bezala ezagutzen zen. 1271an Orreagako kolegiatak erosi zuen. 1127an ere ospitalea aipatzen da, baselizarekin lotuta; ospitalea 1134 inguruan ibarrera eraman zen.

    Isurialdeak bat egiten duen lekua denez, eta lainoak ere bai, esaten da ermitauak kanpaia jotzen duela erromesak gidatzeko ilunabarretik gauerdira arte.[2]

    1794an, Konbentzioaren Gerran baseliza bota egin zuten. Wilhelm von Humboldtek bere Euskal Herrian zeharreko bigarren bidaian horrela aurkituz zuen. 1886an berreraiki egin zen eta Joan Mañé i Flaquer katalanak marrazkia egin zion. Urte horietan ere oso garbi ez dagoen sute batek eraikinak sua hartu zuen. XX. mendean erorkinak besterik ez ziren gelditzen, 1964 arte; urte horretan Jose Iarnotz arkitektoaren agindupean, berriro ere altxatu zen; hurrengo urtean inauguratu zen.

    Kondairak

    Betidanik inguru hau kondaira desberdinekin lotu izan da. Esaterkao, laino sakona sortzen denean eremutarrak kanpaia jotzen duela errosemak ondo gidatzeko. Historikoki datua baieztatuta baldin badago, gau batzuetan bakarrik jotzen duela esaten da.[3]

    1934an Martínez Alegria, Orreagako Prioreak indusketak egiteko agindua eman zuen. Lan horietan hamabi eskeleto agertu ziren. Orduan, aurkikuntza Karlomagnoren Hamabi Pareekin lotu zituzten. Dirudienez, Karlomagnoren Hamabi Pareak borrokan hil baitziren eta haien omenez baseliza eraikitzea agindu zuen.[4] Zoritxarez, gorpuzkinak galdu egin ziren eta inoiz ezin izan da teoria hori demostratu.[5]

    Indusketak

    Lekua betidanik bide estrategikoa izan da eta, horregatik, azterketak egiteko balio handia du. Historikoki kanpaina asko egin dira eta jarraitzen dira egiten, azken urteetan Iruñeko UNEDen eskutik. Aurkitu diren aztarna zaharrenak Antzinako Erromakoak dira: terra sigillata, txanponak, eraztun bat... Erromesek utzitako aztarna asko aurkitu izan da; baseliza barruan egindako indusketetan, esaterako, gorpuzkin batzuk aurkitu ziren eta haien artean Ingalaterrako Ethelred II.aren (968 inguru-1016) txanponak. Horrek erakusten du erromesen presentzia oso goiztiarra izan zela Ibañetan.

    Irudiak

    Erreferentziak

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.