San Roman eliza (Otsa)

San Roman eliza Artzibarko Otsa lekuan Erdi Aroko kristiau eliza bat da.

San Roman eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaArtzibar
Koordenatuak42°49′54″N 1°21′29″W
Map

    Eraikina

    1989an monumentu-katalogoa argitaratu zenerako, eliza erorita eta aterperik gabe zegoen, hormak baino ez ziren geratzen, kanpandorrea barne, eta antzeko zerbait gertatzen zen gainerako etxeetan eta jauregian. Eskema hori bera da inguruko Erdi Aroko beste eliza batzuena, nabe sinple batekin, dorrea oinean duela. Sakristia burualdeari atxikitako gela karratua da. Ekialdeko portada, suntsitua, erdi-puntuko soila zen. Kanpoaldean leiho bat eta gezileiho bat ikusten dira. Nafarroako Entziklopediak adierazten du elizan bazirela Nagoreko erretaulakoekin lotura izan zezaketen margotutako ohol batzuk. Eliz museoan Ama Birjinaren taila erromanikoa mantentzen da umearekin eserita.

    Erreferentziak

    • «Otsa» Artzibarko Udala (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.