San Roke kalea (Donostia)
San Roke Donostiako (Gipuzkoa) kalea da, Amara kalean hasi eta Lazkano pasealekuan bukatzen dena.
San Roke kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
| |||||
Koordenatuak: | 43°18′45.34″N 01°59′07.22″W |
Amara auzoaren gainean dago, bertakoek Peseta deitzen zioten mendiaren magalean. 1940ko hamarkadako etxeak daude kalearen tarte luze batean, Sotomayorko dukearen lurrak zirenetan (egun haren ondorengo Albako dukesak du Arbaizenea jauregia kale honetan) gerra ostean udal zerbitzuetara etorri ziren funtzionario berrientzat etxeak egiteko eman baitziren lur horiek. Arbolez eta belardiz inguratutako etxeak dituen kalea da. Inguruetan Basoerdi parkea dago.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.