San Prudentzio baseliza (Lazkao)
San Prudentzio baseliza, Gipuzkoako Lazkao udalerrian dagoen baseliza bat da. Herritarren artean proentzioko-ermita izenez ezaguna da.
San Prudentzio baseliza (Lazkao) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Lazkao |
Koordenatuak | 43°01′50″N 2°11′14″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Elizbarrutia | Donostiako elizbarrutia |
San Prudentzio Lazkaoko Santu Zaindaria da eta herriko jai nagusiei izen ematen die.
Kokalekua
Lazkaotik Olaberriara doan errepidearen hasieran dago, herrigunean bertan, San Jose auzoa auzoa hasi aurreko biribilgunean, ezkerreko bidea hartuta.
Historia
1024ean jada baseliza sail baten dohaitza agiri batean aipatua da.
Eraikina
Barnealdeko erdialdeko erretaula polikromatua da eta erdian San Prudentzioren irudia du. Sabaitik Kristo handi baten irudia zintzilikatua dago.
Aldare nagusiaren ezkerrean XVI. mendeko Ama Birjina baten irudia duen tabernakulu bat dago. Elizari atxikia dagoen seroretxea 1767an eraiki zen.
Mezak
- Jaiegun bezperetan, arratsaldeko 20:00etan
- Jaiegunetan 10:00etan eta 11:30etan
- San Prudentzio egunez, apirilaren 28an, meza ospatu eta bertaratuentzako hamaiketakoa egiten da.
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.