San Pietro in Vincoli
San Pietro in Vincoli basilika (italieraz: basílica di San Pietro in Vincoli, baita ere San Pedro ad víncula ('San Pedro kateatuta') deitua, Erromako basilika da. Oso ezaguna da batez ere barruan Michelangeloren Moises erakusten duelako.[1]. Hiriburuaren erdialdeko Monti rionean kokaturik dago.
San Pietro in Vincoli | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Hiria | Erroma |
Koordenatuak | 41°53′38″N 12°29′35″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | V. mendea |
Izenaren jatorria | St. Peter in Chains (en) Petri |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Erromako elizbarrutia |
Izena | St. Peter in Chains (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Dimentsioak | 40 () × 70 () m |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | piazza San Pietro in Vincoli - Roma |
Webgune ofiziala | |
Historia
Basilika V. mendearen erdialdean eraikia izan zen. Hasierako helbura barruan San Pedroren erlikiak grdetzea zen, hau da, Jerusalemen apostolua lotzeko erabili izan zitezkeen kateak gordetzeko. Hortik dator elizaren aurreko izena: San Pedro ad víncula. Kondairaren arabera, Eudoxia enperatrizak, Valentiniano III.a enperadorearen emazteak, kate horiek opari gisa Leon I.a aita santuari eskaini zizkion. Aita santuak kate horiek Erromako Tulianum espetxean San Pedrokoak ere omen zirenak gordetzen zirenekin konparatu zituenean, biak mirakuluz lotu egin ziren. Kateak, gaur egun, elizan dagoen erlikia ontzi batean gordetzen dira, aldare nagusian.
Mendez mende elizak aldaketa handiak ezagutu zituen, besteak beste, Adrian I.a aita santuaren konponketak, Sixto IV.a eta Julio II.aren berreraikitzeak. Aurreko eliz ataria 1475an eraiki zen eta Baccio Pontelliri egozten zaio. Klaustroa, 1493tik 1503ra egina, Giuliano da Sangallorena da. [2]
Barrualdea
Basilikaren barrualdean bi habearteko planta ikus daiteke, hiru absidekin zutabeez zatituta. Zutabeak Doriar ordenaren estilokoak dira. Habearteak gurutze gangaz bukatuak dira. Erdiko habearteak, bestetik, XVIII. mendeko sapai panelatua erakusten du non Giovanni Battista Parodiren freskoak ikus daitezkeen. Margo horietan kateen mirakulua erakusten da.
Julio II.aren hilobia eta Moises
Dena dela, elizaren obra nagusia Michelangeloren Moises da. Michelangelok Julio II.a aita santuaren hilobirako egin zuen eskultura. Artistaren eskultura garrantzitsuenetariko bat da hau. Hasieran proiektua San Petri basilikan kokatu behar zen baina azkenean, Julio II.a hil eta gero, hilobia txikiago zen San Pietro in Vincoli elizan jarri zen, Eskilino zonaldean. Della Rovere familia, bestetik, eliz horren mezenas izan ziren eta aita santua bera kargo hori jaso baino lehen hango titularra izan zen. Guztiarekin, Julio II.aren gorpua ez dago hilobi eta eliza honetan, San Petri basilikan baizik.
Elizako beste arte-lanak
Hauek dira basilikan ikus daitezkeen beste obrak:
- Guercinoren Santa Augustina eta Santa Margarita.
- Domenichinok diseinatutako Girolamo Agucchi kardinalari eskainitako monumentua.
- Domenichinoren San Pedroren askatasuna freskoa (1604).
- Andrea Bregnoren Nikolas Kusakoaren hilobia (1464).
- Antonio del Pollaiuolo margolari eta eskultorearen hilobia.
- Giulio Clovio margolariaren hilobia.
Bibliografia
- Federico Gizzi, Le chiese medievali di Roma, Newton Compton, Rome, 1998.
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Moises, Michelangeloren eskultura.
Kanpo estekak
- (Italieraz):San Pietro in Vincoli.
- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.