San Petriren baldakinoa

San Petriren baldakinoa[1] (italieraz: Baldacchino di San Pietro) (1624-1633), batzuetan Berniniren baldakinoa izendatua, urrezkoa edo aitortzarena ere bai deitua, Aldare Sakratu Pontifizioa estaltzen duen baldakinoa da, San Petri basilikaren erdiko nabean.

San Petriren baldakinoa
Jatorria
Sortzailea(k)Gian Lorenzo Bernini
Sorrera-urtea1620(e)ko hamarkada
MugimenduaBarrokoa
Honen izena daramaPetri
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea
Kokapena
LekuaSan Petri basilika
Koordenatuak41°54′N 12°27′E
Map

Berninik diseinatu eta eraikia, San Petri apostoluaren hilobia estaltzen du, Jesusen hitz hauek gogoratuz: "Zu Petri zara, eta harri honen gainean, nire eliza eraikiko dut". Petriren nekropolia, basilikaren multzoaren azpian dago, eta, Konstantino I.a Handiak San Petriren basilika zaharra eraikitzea agindu zuenean, aldarea, apostolu santuaren hilobiaren gainean egon zedila agindu zuen.

Gianlorenzo Berninik diseinatutako baldakinoaren diseinua, brontzez eraikia dago, eta palio baten itxura simulatzen du, tenplutxo batenaren ordez. Taulamenduaren zati bana eusten duten 14 metroko lau zutabe salomonikok eratzen dute. Hauek, oihalezko palioak imitatzen dituzten zintzilikadurak dituen erlaitz ahur batez elkartuak daude. Erpinetatik, lau boluta konbergente irteten dira, altuak eta finak, taulamendu lerronahasi txiki batez koroatuak.

Berninik, beti klasizista agertzen den arren, bere estilo berrira egokitutako elementu barrokoak erabiltzen ditu. Euste nagusi elementu bezala, barra-barra apaindutako zutabe salomonikoa erabiltzen du. Pizkundeko soiltasunaren aurrean, lerroek, izaera dinamiko bat eta sorpresa efektuak hartzen dituzte. Zutabeentzako ordena erraldoia, barrokoko beste ezaugarri bat da, aurreko garaietan, arkitekturako manierismoak jada hasi zuen arren. Apaindura elementuek, eraikuntzakoa gainditzen dute eta ugariak dira: tamaina handiko bolutak, girlandak. Arkitektura apaindurari dagokionez, honako hauek erabiltzen dira: frontoi lerronahasiak, eta konposaketari desoreka emanez zatitzen dira. Guzti hau, gutiziazko eta arrazionaltasunez kanpoko itxura bat lortzeko.

Arkitektura honen funtzioa, fededunen debozioa bultzatu eta jendea harritzean, miraria eta txundipenean datza. Guztia, fededuna, lanaren bikaintasunagatik txunditua geratzeko giro bat sortzeko.

Erreferentziak

Kanpo, loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.