San Petri eliza (Lepuzain)
San Petri eliza Nafarroa Garaiko Orbaibar ibarreko Oloritz udalerriko Lepuzain herri hustuan kokatutako XII. mendeko kristiau eliza bat da. Erromaniko estiloa ditu.
San Petri eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Oloritz |
Koordenatuak | 42°36′32″N 1°37′05″W |
![]() | |
Ondarea | |
Eraikina
XII. mendearen amaieran edo XIII. mendearen hasieran eraikia, hondakin batzuk baino ez dira geratzen, eta horietan ikus daitekeenez, hasiera batean bi ataleko nabe bat zuen, zeinetarako harrizko harlanduak eta bi isurkiko zurezko estalkia erabili baitziren. XVI. mendean burualdearen ordez oraingoa jarri zen.
Aparailu desberdinak ikusten dira, eta ertz-gangaz estalita dago. Zirkuluerdiko portada eta kanpai-horma ere berriak egin ziren. Horrez gain, koru bat jarri zen, motibo manieristak dituen baranda batekin eta karel hondarrekin, erroseta eta motibo geometrikoekin. Korura igotzeko eskaileren azpian bataiarri xume bat dago, apaingarri guztien oinarrian bola batzuk dituena.
Erreferentziak
- Nafarroako Entziklopedia Handia | LEPUZAIN. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).