San Petri baseliza (Etxano)

San Petri baseliza Nafarroa Garaiko Orbaibar ibarreko Oloritz udalerriko Etxano herri hustuan kokatutako XII. mendeko kristiau eliza bat da. Erromaniko estiloa ditu.

San Petri baseliza
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaOloritz
Koordenatuak42°38′03″N 1°35′30″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1150 (egutegi gregorianoa)
ElizbarrutiaIruñea eta Tuterako artxidiozesia
Arkitektura
EstiloaArte erromanikoa
Ondarea
BICRI-51-0008305

    Baseliza hau 1150 eta 1160 artean eraiki zuten. Aurrealdean eta kapiteletan apaingarri asko ditu.[1] 1993ko, uztailaren 23an, Nafarroako Gobernuak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

    Historia

    Baseliza honen historia ilunpetan galtzen da. Hipotesi asko landu da haren jatorria azaltzeko: monasterio baten eliza izan zela, herri baten eliza, Tenpluko Ordenaren ondasuna... Baieztapen hauek egiteko ez dira dokumentuak edo probak aurkitu. Antza, proposamen serioena Tomas Biurrun ikerlariak egin zuen bere El Arte románico en Navarra. Su aspecto monumental y educativo liburuan (Iruñea: Aramburu, 1936); haren ustez, Orbako jaunak sortuko zuen, jauregiaren kapera moduan. Baieztapen hau egiteko lau mende geroagoko dokumentu bat dago non zera irakurtzen den: Proceso de Martín Ximénez, señor del Palacio del lugar de Oricin - Contra - Pedro Ezpeleta, vecino de la villa de Olite - Criminal - Acusado de aber mandado sus criados rompiesen las puertas de la casa, casal, y vecindad con su torre y molino tierras y [heredades] de condición de hijos dalgo, que tiene el demandante perteneciente a dicho Palacio, en el lugar desolado de San Pedro de Echano en la baldorba y que no tubo la posesion en que [este] demandante de dicha vecindad. Aipatzen den jauregia elizarekin lotuta egongo zena izan zitekeen.[2] Gainontzeko Etxanoren erreferentzietan ez dira datu gehiago aipatzen eta 1534an hutsik zegoela esaten da.

    Eraikina

    San Petri eliza nekazal inguruko erromanino estiloko eraikina dugu. Atari oso apainduta du, kapitelekin zein harburuekin. Estilo aldetik Loarreko gazteluko elizaren eragina ikusi dute espezialista batzuek San Petrin. Atariko apaingarriak eta kapitelak Estaban maisuaren lantegiko eskultoreek egin zituzten. Leodegarius maisuaren langileek, bestetik, habearteko hagaburuak landu zituzten.

    Irudiak

    Erreferentziak

    1. Ortega, A.. (2004). Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra (79) ISSN 84-0590-1871-79-7..
    2. Dokumentua 1550eko ekainaren 6koa da eta Nafarroako errege-erreginen jauregian gordetzen den Nafarroako Artxiboan dago.

    Ikus gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.