San Pelaio baseliza (Bakio)
San Pelaio edo Doneperai baseliza Bakioko (Bizkaia) ermita erromanikoa da, Bermeoko Gaztelugatxeko Donienetik gertu dena, historikoki harreman handikoak elkarrekin. Harriz eraikia XII. mendean seguru aski. Abrisketako San Pedro (Arrigorriaga) eta Zumetxagako San Migelgo (Mungia) elizekin batera, Bizkaian kontserbatzen diren elizarik zaharrenetarikoak dira.
San Pelaio | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Bakio |
Koordenatuak | 43°26′13″N 2°47′05″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XII. mendea |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Bilboko elizbarrutia |
Izena | Pelaio Kordobakoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 5 |
Eraikuntzak jatorrizko oinplanoa mantentzen du, nahiz eta mendeetan zehar hainbat zaharberritze burutu diren. Baselizak zati bakarreko nabea dauka, oinplano laukizuzenekoa. Absideak oinarri karratua dauka, baina nabearen tamaina baino txikiagoa.
1995eko, maiatzaren 23an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Ezaugarriak
Igarotako denbora eta egin zaizkion interbentzioak gorabehera, oso-osorik eta ukitu gabe gordetzen du jatorrizko oinplanoa. Eraikin txikia da, harlangaitzezko horma eta harlanduzko eskantzuekin. Dorrearen goialdea, aldatu egin zena, morteroz zarpeatuta dago. Bakioko San Pelaiok zati bakarreko nabea eta oinplano laukizuzena du; absidea, berriz, oin karratukoa eta nabea baino txikiagoa. Nabetik absiderako pasagunea garaipen-arku batek osatzen du, zorrotz samarra, bihurkin bikoitzekoa eta dobeladuna. Estalkia bi isurialdekoa da. Horren oinetik dorrea goratzen da, hiru aldeko isurkiez estalia. Absidearen ondoan, elizpearen estalkia aprobetxatuz, sakristia dago. Bai sakristia bai aipatutako estalkia tenplua bera baino berriagoak dira.
Elizak dituen baoetatik bi dira bereziki interesgarri: sarrera eta absideko leihoa. Lehenengoa arku batek osatzen du, zorrotz samarra, txaranbeldua eta hiru arkiboltakoa. Arkua ertzari atxikitako zutabeetan oinarritutako inposten gainean dago eraikita. Zutabe horiek harroin kubikoak, ebaketa zirkularreko fusteak eta piramide-enbor itxurako ginbelak ditu. Absideko leihoa, berriz, erdi puntuko arku batek osatzen du eta txaranbeldua da oso. Arku horrek, alboetan, apaindutako fustedun bi zutabetxo ditu, ertzari atxikiak.
- Baseliza.
- Barnealdea.
Erreferentziak
- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |