San Pedroren erorkinak (Viana)
San Pedro Nafarroa Garaiko Viana herrian dagoen XIII. mendeko eliza gotikoaren erorkinak dira. Hiru habearte ditu eta abside interesgarria du, Iruñean dagoen San Zernin elizaren antzekoa. Portada XIII. mendekoa da. Vianan altxatu zen lehen eliza izan zen.[1]
San Pedroren erorkinak (Viana) | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Frantses bidea Nafarroan | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Viana |
Koordenatuak | 42°30′53″N 2°22′25″W |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-413 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
413 | |
|
Historia
Bere izena, beharbada, XI. mendeko monasterio beneditar zahar batetik dator, hiritik gertu egon zena eta gaur egun desagertu dena. Vianan altxatu zen lehen eliza izan zen.
Lehen Karlistaldian liberalek eliza okupatu eta kaserna gisa zuten eta, ondorioz, oso gaizki gelditu zen. 1844an ia erabat erori zen. Gaur egun erorkinak indartu egin dira eta Serrateko lorategiak zein hilerria berreskuratu dira bisitariei irekitzeko. Elizaren beste elementuak ere berreskuratu egin dira. Horrela 2009an sotoak eta eliza ondoko aretoa berrinaguratu ziren; halaber, eraikinaren harriak garbitu eta indartu egin ziren. 2010ean albo bateko habeartean zeuden gotiko eta neoklazistak diren freskoak aurkitu ziren.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Udalaren webguneko informazioa.