San Pedro eliza (Olabe)
San Pedro eliza Olaibar ibarreko Olabe kontzejuan XIII. mendeko kristiau eliza bat da.
San Pedro eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Olaibar |
Koordenatuak | 42°53′05″N 1°36′11″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XIII. mendea |
Izenaren jatorria | Petri |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Iruñea eta Tuterako artxidiozesia |
Eraikina
Erdi Aroko eraikina da, sakonki eraldatua duela gutxi, gaur egungo egitura lortu arte. Habearte bakarra, burualdea burualde zuzenekoa eta kanpandorrea ditu oinaldean. Epistolaren aldetik arku zorrotzeko ate batetik sartzen da. Arkiboltak ditu, eta kapitelak landare-erako erliebeekin ornatuta dituzten euskarrietan bermatzen dira. Tenpluaren aztarnarik zaharrena da. Barrualdea kanoi-ganga beheratuxeak estaltzen du, eta fajoiekin sendotzen da. Altzariak berriak dira, interes artistikorik gabekoak.
Erreferentziak
- Nafarroako Entziklopedia Handia | OLABE. (Noiz kontsultatua: 2021-12-31).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.