San Pedro de la Nave eliza

San Pedro de la Nave eliza (gaztelaniaz: Iglesia de San Pedro de la Nave) Campillo herrian dago, San Pedro de la Nave-Almendra udalerrian kokaturik, Zamoran (Espainia). 1912ko apirilaren 22an Monumentu Nazionala izendatu zuten.

San Pedro de la Nave eliza
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaZamorako probintzia
Koordenatuak41°35′00″N 5°57′51″W
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaRemberto Giménez (en) Itzuli
Erlijioakatolizismoa
IzenaPetri
Arkitektura
EstiloaVisigothic architecture (en) Itzuli
Ondarea
BICRI-51-0000103

    VII. mende bukaeran eraiki zuten eta monasterio bateko eliza izan zen. Ez zuten gaur egun dagoen lekuan eraiki. Berez Esla ibaiaren ertzean kokatzen zen, baina urtegi baten eraikuntza dela eta, harriz harri mugitu behar izan zuten 1930 eta 1932 urteen artean.

    Berezko oinplanoa gurutze greko bat zen, baina geroago alboko bi nabeak gehitu zitzaizkion eta itxura basilikala hartu zuen. Guztiz simetrikoa da eta bolumetria markatua dauka.

    Harlanduz egina dago eta morterorik gabe, a seco, zurezko ziriekin lotzen direlarik.

    Aldare gunea luzatua da eta honen bi aldeetan bi gelatxo daude (monjeen guneak liratekeenak). Gurutzaduraren bi alboetan ere bi gela topatzen ditugu.

    Barneko aldean ferra arkua aurkitzen dugu eta estalkia erdi puntuko kanoi ganga da, eta kanpotik bi isurialdekoa da. Apaindurari dagokionez, bi elementu nagusi ditugu. Lehena, friso bat dugu. Hau harlanduan egina dago eta zirkuluetan sartuta dauden landare irudiak eta animaliak ditugu. Bestetik, kolometako kapitelak dira. Azkeneko hauetan, Bibliatik ateratako, historiatutako eszenak azaltzen zaizkigu: Daniel lehoien artean eta Isaac-en sakrifizioa, adibidez.

    Daniel lehoien artean
    Inposta lerro baten apaindura

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.