San Pedro Ruakoaren auzoa
San Pedro Ruakoaren auzoa Nafarroako Lizarrako Alde Zaharraren hegoaldean dagoen auzoa da, harengandik Ega ibaiak banatzen du.
San Pedro Ruakoaren auzoa | |
---|---|
Euskal Herria | |
San Pedro Ruakoaren auzoko kalea. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Lizarra |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°40′09″N 2°01′46″W |
Demografia |
XI. mendearen bukaeran sortu zen. Donejakue bideak Ega ibaiaren hegoaldeko bazterrean dagoen auzo honen ekonomiari distira eta oparotasuna ekarri zion.
1090ean Donejakue bidea sustatzeko asmoarekin Antso V.a Ramirezek baskoien kokaleku zaharra zen Lizarra izeneko lekuan Bidearen etapa bat sortzea erabaki zuen. Gaztelu bat eraiki, jendegune bat ezarri, harresiz inguratu eta foru bat eman zion, Jakako forua oinarri harturik. Horren arabera, baimena eman zuen frankoak hara bizitzera joan zitezen. Frankoak jende noble eta elizjendearekiko basailutzatik libre zeuden gizonak ziren. Neurri horiek merkataritza sustatu eta hiria aberastu zuten ekonomiari eta kulturari begira.
Horrela San Martin burgua Ega ibaiaren eskuin bazterrean sortu zen, hots, Lizarrako auzorik monumentalena, San Nikolas eta Larrugileen kaleen inguruan. Auzo honetan Lizarrako lehen tenplu erromanikoa sortu zen: San Pedro Ruakoa eliza, alegia. Donejakue bideak gurutzatua, egungo San Pedro auzoak eutsi dio, ederki eutsi ere, Erdi Aroko izaera nabarmenari.
Ondasun nabarmenak
Ikus gainera
- Nafarroako kultura ondasunak