Paulino Nolakoa

San Paulino Nolakoa, bere garaian eta latinez Pontius Meropius Anicius Paulinus (Bordele, c.354 - Nola, 431ko ekainaren 22a) latinezko poeta eta Eliza Katolikoaren Nolako gotzaina izan zen 409 urteaz geroztik. Familia aberats baten baitan jaioa, Ausonio izan zuen maisu. Milanera joan zen bere ikasketak bukatzera. Erromako senatari izendatu zuten. 389. urtean katolizismora bildu eta ezkondu egin zen. Apaiz izendatu eta Campaniako Nolara erretiratu zen. Bertan, aszeta moduan bizi izan zen San Felixen hilobiaren ondoan. 409. urtean gotzain izendatu zuten. Nolan bertan hil eta hilobiratu zuten, San Felixen omenez eraikitako basilikan.

Paulino Nolakoa

Roman Catholic Bishop of Nola (en) Itzuli

410 - 431ko ekainaren 22a
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Nola (en) Itzuli

Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaBordele, c.354
HeriotzaNola, 431ko ekainaren 22a (76/77 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Teràsia (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Ausonio
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Santutegia
Ekainaren 22
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Lanak

Bere gutun zenbait gorde dira, tartean Ausonio bere maisuari zuzendutakoak, Bibliako erreferentziaz beterik. Lan jatorrizkoenak San Felixen omenez idatziriko 14 olerkiak dira.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paulino Nolakoa Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.