San Nikolas eliza (Iruñea)

Iruñeko San Nikolas eliza Iruñeko (Nafarroa Garaia) tenplu katolikoa da, Alde Zaharreko San Nikolas plazan dagoena.

San Nikolas eliza (Iruñea)
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Nafar bidea Nafar bidea
Iruñeko Alde Zaharra
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea eta San Nikolas
Koordenatuak42°48′57″N 1°38′42″W
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaSan Nikolas Barikoa
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaIruñea eta Tuterako artxidiozesia
IzenaSan Nikolas Barikoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-195
Eskualdea[upper-roman 1]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0011563
195
Kontaktua
HelbideaCalle de San Miguel, 15
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Kokalekua

Alde Zaharrean kokatua, San Nikolas plaza, San Nikolas kalea, San Migel kalea, Lindatxikia kalea eta Sarasate pasealekuaren artean.

Historia

Eliza San Nikolas enparantzatik ikusita.

XII. mendean altxatua, jatorriz ez zen jarduera erlijiosoak ospatzeko bakarrik eraiki, baita izen bereko bere burgoko auzotarren gotorleku militar eta defentsiboa izan zedin ere, hiriko beste bi burgoekin liskarretan egoten bai ziren (Nabarreria eta San Saturnino).

1222an, auzotarren arteko erasoaldi haietako batean, sute batek antzinako eliza-gotorleku erromaniko hura suntsitu zuen. Haren ordez eraikitako eliza berria 1231an sagaratu zuten. Bere horma sendo eta burdin sareak, bai eta antzinako hiru zaintza dorreetatik oraindik zutik dirauen dorrea, bere iragan gatazkatsuaren lekuko dira.

Tenpluaren barnealdea hainbat fasetan eraikitako barrunbe gotiko ederrekoa da, protogotiko garaiko elementuak ditu: trazaketa orokorreko altxaera eta alboetako habearte kanoi apuntatuaren estalkiak, bai eta erdiko hormaren zati bat ere; Erdiko habeartearen gurutzeriako estalkiak, gurutzadura eta beiratedun harresiz eginiriko presbiterioa XIV. mendeko gotiko erakoak dira. Organo barroko handi bat badu, Iruñeko garrantzitsuena. Kanpoaldean gotikoa bi ateetan, absidean eta goialdeko harresiaren gune batzuetan bakarrik ikus liteke. Gainontzekoa 1888an Angel Goikoetxearen gehikuntzengatik ezkutatuta dago: arkupe neogotikoa, nolabaiteko neomudejar itxurako parrokietxeko adreiluarenen gainjarpena eta pasealekuan erdi aroko eklektizismoaren laburpena den aurrealdea ireki zen. Hainbat dorre izan zituen gaur egun bi ditu: handiena, José Martinez de Ubagoren bukaera barroko bat eta gaztelubegiak dituena, eta txikiena, egile berberarena dena.[1]

San Nikolas eliza gauez.

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. Hainbat egilea (2006). Guía de Arquitectura de Pamplona y su Comarca. (Iruñea eta bere Eskualdeko Arkitekturaren Gida). Iruñea: Ona Industri Grafika. ISBN 84-611-3284-X.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.