San Nikolas atea (Hondarribia)

San Nikolas atea Hondarribiko harresien bi sarreretako bat da, ipar-mendebaldekoa hain zuzen ere. Hiriko sarbiderik zaharrenetakoa da. San Nikolas kalearen mutur batean dago, eta kaleari jarraituz, beste muturrean, Arma Plaza dago. Harlanduz egina dago (egun, oso hondatua dago), eta egitura oso sinplea du. Kanpo aldetik, arku beheratu du ateak. Barruko aldean, berriz, dintela du, bi pilastraren gainean jarria eta kuxinduraz apaindua.

San Nikolas atea (zaharberritze aurretik) eta zubi edo oinezkontzako pasabidearen irudia.
San Nikolas atea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Hondarribiko hiri historikoa
San Nikolas atea eta zubi edo oinezkontzako pasabidearen irudia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaHondarribia
Koordenatuak43°21′49″N 1°47′36″W
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea21

    Hiribildua sortu zutenean, Erdi Aroan, Hondarribiak ez zuen San Nikolas kalerik, garai bateko harresiak huraxe zuen iparraldeko muga. Kalea eraiki eta XVI. mendea arte, kalea eta San Nikolas atea izan ziren hiribilduko garrantzitsuenak, harik eta hegoaldeko Santa Maria atea ireki zuten arte. Ordutik aurrera, Kale Nagusiak hartu zuen garrantzi gehien.

    Ikus gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.