San Migel eliza (Zalla)
San Migel eliza Zallako eraikin erlijiosoa da, Mimetiz auzoan dagoena.
San Migel eliza (Zalla) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Zalla |
Koordenatuak | 43°12′54″N 3°07′55″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XII. mendea |
XII. mendean Aiara eta Saltzedo Haranako jaunek eraiki zuten. Ávilako apezpikua eta Santiago Compostelakoko artzapezpikua zen Jose Yermok XVIII. mendearen hasieran dohaintza ugari eman zizkion, tartean egungo dorrearen ordaina, koru eta erlikiak. 1808an Iberiar Penintsulako Gerran, napoleondar gudarosteek herria arpilatu eta erlikiak desagertu ziren. Egungo elizaren atal nagusia XIX. mendekoa da.
XVIII. mendeko erdialdetik, eliza Erromako San Joan Laterangoari erantsi zioten. Herriko hilerri moduan ere erabili zuten, lurpean 140 hilobi aurkitu dituztelako.
Kanpo estekak
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.