San Migel eliza (Aldaba)
San Migel eliza Gipuzkoako Tolosa udalerriko Aldaba auzoan dagoen eliza da. Haren ezaugarria bat da paisaiak erretaularen funtzioa betetzen duela.[1]
San Migel eliza | |
---|---|
San Migel elizaren barnealdeko irudia. Atzekaldeko leiatila handitik Aralar mendilerroa eta Txindokiren ikuspegi zoragarriaz gozatu daiteke. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Koordenatuak | 43°06′28″N 2°08′01″W |
Arkitektura | |
Kokapena
Berez eta nahiz eta Tolosako lursailean egon, Tolosako erdigunetik 12 kilometrotara dago. Bertaratzeko Alegia eta Ikaztegieta arteko bidean trenbide azpiko tuneletik desbideratzen den herri bidea hartu eta mendian gorantz abiatu behar da, Aldaba auzora ailegatu arte.
Historia
Hasiera batean baseliza izan zen, baina 1881ean eliza bihurtu zuten. Urte askotan batere aldatu gabe egon ondoren.
Eraikina
1962. urtean aldare nagusiaren atzean, Aralar mendilerroa eta batez ere Txindoki mendia ikusteko aukera eskaintzen duten leiate handi bat jarri zuten[2]. Aldarearen gainaldean honako esaldi hau irakur daiteke: "Zeru luŕak zure dirdaiez beterik daude". Kanpoaldean berriz bere hormetako batean esaldi hau du: "Nor Jainkoa aiña".