San Michele uhartea
San Michele, baita ere Hildakoen uhartea, Veneziako hilerri historikoa da, Veneziako urmaelan dagoena.
San Michele uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1 m |
Mota | uharte |
Luzera | 0,46 km |
Zabalera | 0,39 km |
Azalera | 0,176 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°26′49″N 12°20′50″E |
UTC ordua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Veneto |
Italiako hiri metropolitarra | Veneziako Hiri Metropolitanoa |
Italiako udalerri | Venezia |
Ur-gorputza | Veneziako urmaela |
Leku geografikoa | Venezia |
Historia
Ondoko San Cristoforo della Pacerekin batera oso inguru herritarra izan zen. Bertan, Mauro Codussik San Michele in Isola eliza 1469an egin zuen, Veneziako pizkunde estiloko lehen eliza, alegia. Codussik egindakoak oso luxurik gabeko fatxada erakusten du; kontrastean ondoko Emiliana Kapera dugu, geroago egina eta apainduagoa.
San Michele uhartea hilerria 1807an bihurtu zuten. Frantsesek Venezia hartu zuten eta lehorrean lurperatzeak egitea, osasuntsu ez zela, debekatu zuten. Hasieran, hilerria San Michele ondoko uhartean zegoen, San Cristoforo uhartean alegia. Denborarekin uhartea betetzen hasi zen eta orduan, 1836an, bi uharteen artean zegoen kanala lehortu zuten bakarra sortzeko. Gorpuak hilerrira gondolaz eramaten ziren. Gaur egun oraindik hilerria irekita dago eta erabiltzen da.
Lurperatu ospetsuak
Besteak beste hauek dira bertan lurperatuta daudenak:[1]
- Louis Léopold Robert (1794 - 1835)
- Christian Doppler (1803 - 1853)
- Frederick Rolfe (1860 - 1913)
- Serge Diaghilev (1872 - 1929)
- Igor Stravinsky (1882 - 1971)
- Ezra Pound (1885 - 1972)
- Helenio Herrera (1916 - 1997)
- Luigi Nono (1924 - 1990)
- Joseph Brodsky (1940 - 1996)
- Olga Rudge (1895 - 1996)
Eraikinak
- San Michele in Isola eliza (1469) Mauro Codussi arkitekto veneziarraren lana da. Arkitektoari enkargatutako lehen lan handia izan zen. Pizkunde estilokoa da bete-betean. Hasieran, uhartearen erdian zegoen Kamaldolitar ordenaren monasterioarekin lotuta zegoen.
Iruditegia
- Muranotik ikusita.
- S. Michele in Isola eliza eta, aurrean, Emiliana Kapera.
- San Cristoforo eliza.
- Uhartearen harresia.
- Uhartea zerutik ikusita.
Erreferentziak
- .
Kanpo estekak
- (Frantsesez):Hilerriari buruzko informazioa eta argazkiak.
- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.