San Martin eliza (Lerga)

San Martin eliza Oibar ibarreko Lerga udalerrian XII. mendeko kristiau eliza bat da, erromaniko estiloan.

San Martin eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLerga
Koordenatuak42°33′59″N 1°30′03″W
Map

    Eraikina

    Habearte bakarreko eraikina da, lau atal eta burualde erdizirkularra ditu, eta hainbat berrikuntza jasan ditu ondorengo mendeetan. Estalkia kanoi-ganga zorrotz batez estalita dago, lau angeluko sekzioa duten fajoi tolestuen gainean, zutabe atxikiak dituzten pilastretan bermatuta. Argiztapena kapitel apainduak dituzten erdi-puntuko hiru leihoetatik dator. Korua azken atalean dago eta arku eskartzano oso molduratu batek irekitzen du; presbiteriotik datorren XVII. mende hasierako burdin hesi batek ixten du. Lis-lorez eta identifikatu gabeko irudiz errematatutako forja da. Dorrea prismatikoa da eta oinaldean altxatzen da. Goiko aldea XVI. mendeko hazkuntza da. Angeluak kontrahormen bidez sendotuta ditu. Epistolaren aldean atea irekitzen da, friso doriko bati eusten dioten pilastra kaxeatu lerromakurren gainean dagoen erdi-puntuko arku bat. Bere gainean frontoi zatitu bat dago eta bertan inskripzioa dago: ANO 1749 / ABBAD / D MARTIN / ZABALETA Y SARASA. Gainean dagoen leihoa lehenagokoa da, XVI. mendekoa.

    Tenpluko erretaula nagusia XVII. mendeko bigarren erdikoa da, eta bere forma oktogonala oso ondo egokitzen zaio absidearen zirkulu erdiari. Bere trazak banku bat, hiru kaleko bi gorputz eta teilatupea ditu. Gainjartzen diren zutabeen ordenek eta hostailazko plakek osatzen dituzte apaingarriak. Horma-hobietan santu batzuen tailuak daude, eta errematean gurutziltzatua. Polikromia originala da. Lergan Erdi Aroko beste tenplu bat dago, Epaiz pareko herri hustuko Gurutze Sainduaren eliza, aurri-egoeran, tinpanoa eta bataiarri originala dituen portada bat gordetzen duena.

    Erreferentziak

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.