San Martin eliza (Gorraitz)

San Martin eliza Artzibarko Gorraitz lekuan Erdi Aroko kristiau eliza bat da.

San Martin eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaArtzibar
Koordenatuak42°53′40″N 1°20′17″W
Map

    Eraikina

    1970eko hamarkadan zaharberritu zuten. Oinplano angeluzuzena du eta lau atal ditu kanoi-erdiko gangaren gainean. Dorrea bi altuerako kanpai-horma da; lehenengoan bi irekidura ditu, erdi-puntuko leihoen tankerakoak, eta horietako batean kanpaia dago; bigarrenean, berriz, irekigune bakarra, barruan burdinazko gurutze bat duela. Birjinaren eta haurraren irudi barrokoa dute. Hilerria, bailarako hainbat elizatan bezala, elizaren sarreran dago. Eliza egoera txarrean dago, eta hobekuntza garrantzitsuak egin behar dira datozen urteetan ondarea gehiago gal ez dadin.

    Eliza alde bakarretik inmatrikulatu zuen Eliza Katolikoak 2003ko martxoaren 3an.

    Erreferentziak

    • «Gorraitz» Artzibarko Udala (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.