San Martin eliza (Azparren)

San Martin eliza Artzibarko Azparren kontzejuan XIII. mendeko kristiau eliza bat da.

San Martin eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaArtzibar
Koordenatuak42°52′36″N 1°16′54″W
Map

    Eraikina

    XIII. mendekoa, aldaketa handia jasan zuen XVI. mendean. 1965ean, azken eraldaketa garrantzitsuak egin ziren. Oinplano angeluzuzena eta lau atal ditu, eta XVI. mendeko gurutze-gangak mantentzen ditu. Portada erdi-puntuko arkukoa da eta atari txiki bat du. Burdin sare zahar bat du, burualdetik korupera aldatu zena. Ez du antzinako irudirik. Bataiarria XIII. mendekoa da.

    Erreferentziak

    • «Azparren» Artzibarko Udala (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.