San Martin Tourskoaren eliza (Zegama)
San Martin Tourskoaren eliza Gipuzkoako Zegama udalerrian dagoen eliza bat da. XV. eta XVI. mendean eraikia, elementu barrokoak eta pizkundekoak erakusten ditu. Gipuzkoako Kultura Ondasunaren izendapena du 1997tik.[1]
San Martin Tourskoaren eliza | |
---|---|
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
San Martin Toursekoa elizaren ataria. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Zegama |
Koordenatuak | 42°58′34″N 2°17′25″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XV. mendea |
Erlijioa | katolizismoa |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura barrokoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
13 | |
Ezaugarriak
Elizako ate nagusian San Martin Tourskoaren irudia ikus daiteke. Ate barrokoa zein korua XVII. mendekoak dira. Azken aldaketak hegoaldeko atea, sakristia eta eliz ataria dira, hauek XIX. mendean eginak. Elizaren barruan Aizkorriko baselizaren Gurutze Santua ikus daiteke, Gipuzkoako arte sakroko aintzinenetako bat delarik. Baita ere, XIV. mendeko Elurretako Andra Mariaren irudia dago, Irutxetako baselizatik eramana. Baseliza hau, herritik pasatzen den Donejakue bidearen aldamenean dago.
Elizaren barruan, baita ere Tomas Zumalakarregi Karlista Generalaren mausoleoa aurki daiteke, gudan zauritu zutenean etxera bidean zetorrela Zegaman hil baitzen. Generala hil zen ohea eta garaiko beste zenbait gauza Mazkiaranbarrena baserrian daude erakusgai.
Elizaren organoa Aquilino Ametzuak egin zuen, 1911n.
Iruditegia
- Zumalakarregiri eskainitako mausoleoa.
- Elizaren barrualdea.
- Arkupeak.
Kanpo estekak
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- EHEE, 233. zk. (04-12-97)