San Martin Tourskoa eliza (Undio)
San Martin Tourskoa eliza Undioko eliza katolikoa da, Nafarroa Garaiko Zizur Zendean dagoena. XIV. mendeko eraikina da, estilo gotikokoa (egun, ataria eta burualdea), baina XVII. mendean obra handiak egin zitzaizkion (ganga berria, aldamenetako kaperak eta kanpaindorrea), eta XX. mendearen erdialdean ere eraberritu zen tenplua, egoera txarrean zegoelako.
San Martin Tourskoa eliza (Undio) | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Zizur zendea |
Koordenatuak | 42°45′32″N 1°45′51″W |
![]() | |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-330 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
330 | |
|
Egun, oinplanoan, nabe bakarra du, luzea, lau tartekoa, luneta-gangaz estalia, eta burualde poligonal gotikoa, jatorrizko nerbioak gorde dituena estalkian. Bi kapera daude burualdearen aurreko tartean, ia transeptu bat osatuz. Atea bigarren tartean dago, hegoaldean. Arku puntadunak ditu, eta arkiboltak landareez apainduriko kapitelen gainean bermatzen dira.
Kanpoaldean, elizak kontrahorma sendoak ditu, eta zenbait harburu irudidun, teilatu-hegalari eusteko. Hiru leiho izan zituen kapera nagusian, baina erdikoa baino ez da guregana ailegatu, itsututa ere. Arkibolta puntadunak eta trazeria gotikoa ditu. Atari barroko batek biltzen du atea. Adreiluz egindakoa da eta puntu erdiko hiru arkuz dago irekita.
Barnealdean, gurutzefikatuaren irudi gotiko bat dauka, XIV. mendekoa. Erretaula nagusia XVII. mendekoa da. Bataiarri bat dago, XVII. mendekoa, Martin Urkiak egina.