San Marko basilika
Artikulu hau Veneziako basilikari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».
San Marko basilika | |
---|---|
Basilica di San Marco | |
San Marko basilika plazatik. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Veneto |
Italiako hiri metropolitarra | Veneziako Hiri Metropolitanoa |
Italiako udalerri | Venezia |
Koordenatuak | 45°26′04″N 12°20′23″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 828 |
Izenaren jatorria | Marko Ebanjelaria |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Patriarchate of Venice (en) |
Izena | Marko Ebanjelaria |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Domenico I Contarini (en) |
Estiloa | arkitektura erromanikoa bizantziar arkitektura |
Dimentsioak | 62,5 () × 76,5 () m |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
San Marko basilika (italieraz: Basilica di San Marco, venezieraz Baxéłega de San Marco) Veneziako eliza katoliko garrantzitsuena eta Venetoko eragin bizantziarraren maisulana da. San Marko plazan dago, Fabbrica Nuovaren kontrako aldean.
Veneziako Errepublikako lege batek, ordain bezala, merkatari zortedunek, negozio errentagarriak egin ondoren, San Marko edertzeko opari bat egitea ezartzen zuen. Hortik estilo eta materialen aniztasuna. Bere kalterik gabeko mosaikodun apaindurarekin, turkiarrek zuritutako Konstantinopolisko elizak eta suteek ketutako Salonikakoak baino bizantziarragoa dirudi.
Greziar gurutze formako oinplanoa, bost kupula eta haitzurdin eta mosaikozko apaindura du.
Fatxadak, XII. mendeko urrezko mosaikoekin eta zutabeekin apaindutako mendebaldeko eragineko horma hobi sakonak ditu. San Markoren 4 zaldiek, estatuko indarra irudikatzen dute. XV. mendean, gableteak gehitu zitzaizkien goiko solairuko arkuei, baita orratzak ere, europar gotikoaren eraginez. Kupulen kanpoko forma, ez dator barnealdearekin bat, benetan direna baino handiagoak dirudite. Konstantinoplaren arpilaketarekin ordaindua izan zen.
Historia
828an hasi zen eraikitzen, Alexandriatik ekarri zen San Markoren gorpua gordetzeko. Dux delakoaren jauregiaren luzapen bezala pentsatua, hasiera batean gurutze greziarreko oinplanokoa zen, gurutzadura eta bost beso edo kupularen gaineko kupula batekin. 975eko matxinada batean erre zuten, eta XI. mendean berreraiki zuten Konstantinopolisko langileek. Berreraikuntza honen lanak, ziur aski, 1063an hasi ziren, eta tenplu berria, hamar urte geroago sagaratua izan zen. XIII. mendean, gurutzearen beheko besoa biltzen duen kupula txikiagoekin estalitako nartex bat gehitu zitzaion. XV eta XVII. mendeetan ere aldatua izan zen.
Fatxada nagusia
Behealdeko ordena
Haitzurdin eta eskulturekin apaindutako bost portada ditu. Erdikoa, XIII eta XIV. mendeetan zizelkaturiko arkibolta bikainekin. Brontzezko atea, bizantziar estilokoa da. Alboetako ateetako mosaikoek, San Markoren gorpuaren lekualdatzea kontatzen dute. Ezkerreko azkenekoan, jatorrizko basilikaren itxura irudikatzen da. Haitzurdinezko zutabeak, behe-erliebeak hilabete, bertute eta ofizioen gainean.
Goialdeko ordena
Gotiko loretsu veneziarrezko amaitze bat du, lau zaldien urreztaturiko kobrezko kopia ikus daitekeen terraza batekin, beharbada, K. a. IV. edo III. mendeko lan greziarra, eta veneziarrek Konstantinopolisko hipodromotik ekarri zituztenak 1204an, Laugarren Gurutzadan hiri hau konkistatu ondoren. Jatorrizkoak, Basilikaren galerian daude, tenpluaren barnealdeko lehen solairuan. Zaldi hauek, jatorrizkoak, alegia, Napoleonek eraman zituen Parisera Veneziar estatua konkistatu zuenean. Geroago, austriarren mende egon zenean, Veneziara itzuli ziren.
XV. mendean gehitu zitzaizkion gableteak, gotiko flamigero estilokoak, eta XVII.ean fatxadako mosaiko handiak.
Errepublika garaian, estatuak, ohorezko gonbidatuak, handik, San Marko plaza handia eta Piazzetta plaza txikia mirets zitzaten, terrazako balkoira igotzera gonbidatuz ohoratzen zituen ofizialak.
Nartexa
Nartexa haitzurdin polikromatuz eta mosaikoz estalia dago, eta hauek, tamaina txikiko sei kupulez estaliak. XIII. mendeko mosaikoek, xehetasun ugarirekin, Itun Zaharreko eszenak irudikatzen dituzte.
Piazzetta gaineko fatxada
Gotiko estiloko amaiera duten bi arkupe.
IV. mendeko bi siriar pilastra, veneziarrek XIII. mendean, Akretik ekarriak, garai hartan, Jerusalemeko erresuma gurutzatuko hiriburua zena.
Eskuinean, izkinan, Tetrarkak edo Mori deituriko porfidozko taldea, Konstantinopolisetik ekarriak eta IV. mendean eginak.
Piazzetta, plaza handienaren luzapen antzeko bat da, aintzirarantz, euren kapitelen gainean, San Markoren lehoia (lehoi txinatar batetik ateratakoa) eta hiriko lehen santu babeslea izan zen Todaro edo Teodororen estatuak atseden hartzen duten Ekialdetik ekarritako granitozko bi zutabeek mugatua.
Plaza honetan dago Sansoviniar Liburutegia Veneziako Dukearen Jauregiaren alboarekin muga egiten duena. XVI. mendekoa da, eta bertan du, bere egoitza Bessarione kardinalak sortu zuen San Markoren Liburutegia. Hiriko liburutegirik baliotsuena da.
Piazzetta dei Leonciniren gaineko iparraldeko fatxada
Lau arkupe. Kapitel bizantziarrak. Erromaniko estiloko bi lehoi.
Elizpea
Haitzurdin gorrizko hiru lauzek adierazten dute, XII. mendean, Frederiko I.a Bizargorri enperadoreak Alexandro III.a aita santuarekin bakeak egin zituen tokia. Zutabeak bizantziarrak dira. Ateak, zilarrez inkrustaturiko brontzezkoak dira. Paradisuaren ganga, Tintorettoren diseinu bat da.
Barnealdea
Goragune txiki bat du plazaren mailaren gainetik. Guztia, ekialdeko haitzurdinez, eskulturaz, brontzez, urrez, mosaikoz, zutabez eta kapitelez apaindua dago. Ez du Hagia Sofiaren argiztapenik, baina adreiluzko eraikuntza estaltzen duen apainduragatik nabarmentzen da, haitzurdin, beirazko eta urrezko mosaikoekin kupula eta gangetan. Sartu bezain pronto, eskuinean, II. mendeko porfirozko bataiarri bat eta bataiategia ikus daitezke. Aldarean, mahai bezala erabiltzen den granitozko bloke handi bat dago, Tirotik ekarria XII. mendean, hortik, tradizioaren arabera, Jesusek jendetzari hitz egin ziolarik. Hemendik, Zen kaperarekin komunikabide bat dago, Zen kardinalaren omenezko hil monumentuagatik horrela deitua.
Basilikak hiru nabe ditu. Presbiterioa, eragin bizantziarreko ikonostasi handiagatik mugatua dago, honako estatua hauekin apaindua: Andre Maria Birjina, San Joan eta 12 apostoluak.
Erdiko nabean, portada nagusiko tinpanoaren atzealdean, Jesus, Andre Maria Birjina eta San Marko irudikatzen dituen XIII. mendeko mosaiko bat dago.
Aldare nagusiaren atzean, Pala d'Oro (Urrezko Pala) dago. X. mendea eta XIV. mendearen artean eginiko bizantziar eta veneziar urregintzako lana. Erretaula hau, harribitxiekin apaindutako urre eta zilarrezko armazoietan kokaturiko esmalteekin egina izan zen.
Kanpo estekak
- (Italieraz)(Ingelesez) San Marko basilika
- (Italieraz)(Ingelesez) San Markoren Museoa
- (Ingelesez) San Marko basilikaren azalpenak dakartzan bideoa