Mami Zesareakoa

Mami Zesareakoa (grezieraz: Μάμας; Zesarea Kapadoziakoa, 259 ib., 275) martiri kristaua izan zen. Santuaren eguna abuztuaren 17an da.

Mami Zesareakoa

Bizitza
JaiotzaKayseri, 259 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaKayseri, 275 (egutegi gregorianoa) (15/16 urte)
Jarduerak
Santutegia
Irailaren 2
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
Artikulu hau santuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santi Mami».

Biografia

Jatorri iluneko izena da, batzuen ustez grezierazko mammé (euskaraz: «ama») hitzetik datorkeena. Herri-etimologia dela medio latinezko mamma (euskaraz: «titia») hitzarekin lotu zen, eta gero inudeen zaindari bihurtu zen.[1]

Elezaharraren arabera, Mami familia xume batean jaio zen. Historialari batzuen arabera, 259an jaio zen eta 275ean martirioa izan zuen. Teodoto eta Rufinaren semea, Mami kartzelan jaio zen gurasoak kristauak izateagatik kartzelan zeudelako. Jaio eta gutxira, aita eta ama martirizatuta hil ziren, biak aldareetara igota.[2][3] Ordutik aurrera, Ammia izeneko alargun aberats batek Mami hezi zuen, hau ere santua. Ammia Mamik hamabost urte zituenean hil zen, eta bere ondasun guztien oinordeko egin zuen.

Zesarea Kapadoziakoako gobernadoreak Mami torturatu zuen, bere fedea arbuiatzerik lortu gabe. Ondoren, Aureliano enperadoreari bidali zion, eta honek berriz torturarazi zuen. Elezaharrak dioenez, aingeru batek askatu zuen eta Zesareatik gertu zegoen mendi batean babesteko agindu zion. Erromatarrek Mami berriro harrapatu eta zirkura bidali zuten. Bertan lehoiak lasaitzea lortu zuen, eta, mirari horren aurrean, erromatarrek sabelaldean hiruhortz bat sartuz haren bizitza amaiaraztea erabaki zuten. Odoletan, Mami gaztea zirkuaren ondoko kobazulo batera iritsi eta han hil zen. Lehoiek Mami jan zutela dioten bertsioak ere badaude.

Bizkaian Santimamiñe izeneko haitzulo ezaguna dago, Kortezubin.[4] 1872an eraikitako Bilboko Erruki etxea bere estatua bat eta bere kaperan erlikia bat dagoenez,[5] gertuko zelaiari San Mames eta futbol taldeari 'lehoiak' deitu zitzaien.

Erreferentziak

  1. euskalizenak.eus
  2. (Ingelesez) Kirsch, Johann Peter. (1912). Sts. Rufina. in: The Catholic Encyclopedia. 13 New York: Robert Appleton Company.
  3. (Ingelesez) Orthodox Church in America. Martyr Rufina of Caesarea, in Cappadocia. .
  4. Euskaltzaindia. EODA. .
  5. (Gaztelaniaz) «Que Ellos se dediquen a jugar, que San Mamés les protegerá» El Correo 2009-03-01.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.