San Lorentzoko Sakristia Zaharra

San Lorentzoko Sakristia Zaharra (italieraz: Sagrestia Vecchia), 1419 eta 1422 bitartean Filippo Brunelleschik, Florentziako San Lorentzo basilikaren eranskin bezala. Zaharra bezala ezagutzen da, berritik ezberdintzeko, urte batzuk beranduago Michelangelok eraikia, Leon X.a aita santuaren babespean.

San Lorentzoko Sakristia Zaharra
San Lorenzo basilika
Sakristia Zaharra, San Lorentzoren elizan. Florentzia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Toscana
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Florence
Italiako udalerriFlorentzia
Koordenatuak43°46′29″N 11°15′13″E
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1419 (egutegi gregorianoa)
KomisarioaGiovanni di Bicci de' Medici (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaFilippo Brunelleschi
Estiloapizkundetar arkitektura

    Eraikin hau, Brunelleschiren adibiderik espresiboenetakotzat hartua da, oinplano zentraleko ondorengo beste eraikin batzuetan eragin handia izan zuelarik. Petxinen gainean nerbiotutako kupula batek estalitako gune kubiko bat da, hondoan, oinplano karratuko antzerako beste gune bat eransten zaiolarik, abside bezala funtzionatzen duena. Sakristia, bertikalki banatuta geratzen da tamaina bereko hiru guneren bidez: behealdea, konfigurazio orokor laukiluzekoa, erdikoa, petxinek eta kupula esferikoak inguratutako arku faltsuekin, bere erradioa, bi gune euskarri horietako bakoitzaren tamainaren berdina dena. Sakristia hau, Pizkundeko oinplano zentraleko lehen gunetzat hartzen da.

    Arkitektoak, beste behin, bere egitasmoa, bi irudi geometriko sinpleren bidez pentsatu zuen: zirkulua, esferarekin lotutakoa, eta karratua, kuboarekin lotutakoa. Sakristia honen diseinuak, bere jatorria, martyria paleokristauetan duela ere uste da, eta, bereziki, Jerusalemgo Hilobi Santuaren oinplanoaren zati batean.

    Sacristía Zaharra

    Sakristia, Donatellok eginiko erliebezko eskulturaz apaindua dago.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.