San Kristobal gotorlekua
San Kristobal gotorlekua (ofizialki Alfontso XII.aren gotorlekua) eraikin militarra da, Ezkaba mendiaren gailurrean dagoena, Nafarroa Garaiko Ezkabarte udalerrian.[1]
San Kristobal gotorlekua | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Berriobeiti eta Iruñea |
Koordenatuak | 42°51′21″N 1°39′59″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1910 |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0010464 |
Alfontso XII.aren gotorlekua du izen ofiziala, errege haren erreinaldian eraiki baitzuten, sarrerako atean ikus daitekeen bezala. Hala ere, bertokoen artean, antzina bertan zeuden eraikinen San Kristobal izenari eutsi diote. Izen hori zuten, izan ere, XIII. mendeko baselizak eta gazteluak, baita XVI. mendeko basilikak ere, eta gaur egun ere izendapen hori ezagunagoa da eta hedatuago dago iruindar eta nafarren artean.
Eraikuntza
Hirugarren Karlistaldian, artilleria pieza modernoak mendi punta hartatik Iruñera heltzeko gai zirela konturatu zirenean, leku estrategikotzat hartuta, gotorlekua eraikitzea erabaki zuten.
Miguel Ortega ingeniari koronelak diseinatu zuen eraikina, eta José de Luna ingeniari komandanteak zuzendu zituen lanak 1878 eta 1919. urteen artean. Horretarako, mendi-tontorra leherrarazi eta barnealdea hondeatu zuten, hiru solairu eraikitzeko. Harresiak babesteko bi metro lur metatu zuten, eta inguruan lubanarro bat egin zuten, infanteriaren erasoetatik babesteko. Guztira 615.000 m² ditu, eta horietatik 180.000 m² dira gotorlekuarenak.
Espetxea
1919an bukatu zutenean hegazkingintza jadanik sortua zenez, eraikinak inoiz ez zuen erabilera militarrik izan.[2] Ostera, 1934 eta 1945 artean espetxe militar bilakatu zen. Beste asmo batekin egina zenez, harresia eraiki behar izan zuten gartzelaren eta zaindarien eraikinaren artean.
1934ko urriko iraultza eta gero, ehunka asturiar eta eibartar espetxeratu zituzten bertan. Hasiera-hasieratik, higiene eta osasungarritasun eza zela-eta, salaketak egon ziren, presoen lekualdaketa eta espetxea ixtea eskatzen zutenak.
1935eko irailean, aipaturiko egoera txarrarengatik CNTko Santanderko kide bat hil ondoren, Iruñean greba egin zen. Beste preso baten heriotzak protestak zabaldu eta matxinada sortu zuen espetxean, eta horrek greba orokorra bultzatu zuen Iruñean. Hainbat udalek presondegia ixtea eta bertan zeuden 750 presoen lekualdaketa eskatu zutenez, epeka-epeka lekualdatzeak egiteari ekin zioten.
1936ko otsailean, Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi eta preso politikoentzako amnistia eskaini zuen. Horietatik 400 San Kristobalen zeuden. Kalera irten eta berehala, presoek espetxearen egoera salatu, eta Rafael Aizpun Justizia Ministroari egotzi zioten errua.
Espainiako Gerra Zibila
1936ko uztaileko altxamendu militarraren ondorioz, Nafarroa Garaia matxinoen eskuetan geratu eta berriro espetxea bete zuten. Hilabete gutxi barru 2.000 preso zituen gotorlekuak. Horietako asko, "askatzea"ren berri jaso ondoren, mendia jaistean erail zituzten.
1937ko urtarrilaren 1etik 1945eko uztailaren 6an presondegia itxi zuten arte, 305 presoren heriotza jasota dago. Zioak era askotakoak baziren ere, gehienetan "anorexia"gatik eta "bihotza gelditzea"gatik izan zen. Heriotza asko tuberkulosiarekin lotuta zeuden, batez ere gotorlekua "espetxe-erietxe" moduan erabili zutelako. Zerrendan "traumatismo"z hildako 25 preso ere badaude. Horiek fusilatu egin zituzten, hogeita bat 1936ko azaroaren 1ean eta besteak urte bereko azaroaren 17an. Fusilamendu edo "presoen ateratze" hauek ez daude ofizialki onartuta.[3] Preso gehien hil zituzten urteak 1941 (51 lagun) eta 1942 (61 lagun) izan ziren.
1938ko maiatzaren 22an presondegitik 795 presok ihes egin zuten. Horietatik 3k baino ez zuten lortu muga zeharkatzea, 585 harrapatu, eta 225 hil egin zituzten.[5]
Nafarroako fusilatu, erail eta desagertuen senitartekoen elkartearen presidente Asun Larretak dioenez, horiei guztiei 200 desagertu gehitu behar zaizkie, «artxiboetan ez daudenak, eta gehienak erailak».[6]
Frankismoa eta hurrengo urteak
1945eko uztailaren 6an presondegia itxi zutenean, Espainiako Armadak eraikina berreskuratu zuen. Erakunde horrek 1987an utzi, eta 1991 arte laguntza-talde batek hartu zuen eraikina zaintzeko ardura. Egungo jabea Espainiako Defentsa Ministerioa da oraindik.
Memoria-gune
Arte Ederretako Zuzendaritza Orokorrak 2001ean kultura ondasun izendatu zuen.
2007ko irailean Aranzadi Zientzia Elkarteak, Txinparta Elkarteak eta Nafarroako fusilatu, erail eta desagertuen senitartekoen elkarteak gotorlekuaren ondoan zeuden hilotzak lurpetik ateratzeari ekin zioten, Jose Maria Jimeno Juriok zehazturiko leku batean. Han dauden 131 hilotzetatik 25 atera zituzten. Belaunetan, botilatxo bat zuten, barruan hilaren datuak zituena; horregatik eman zitzaion lekuari Botilen Hilerria izena[7]. Tamalez, paperak erabat hondatuta zeuden, eta ezin ziren irakurri. 1941 eta 1944 artean arnas-gaitzengatik[8] hildako presoak ziren, batez ere tuberkulosiak eta pneumoniak jota.[6][9] 2008ko urrian Baltasar Garzón epaileak, beste 19 hilobirekin batera, lanak aurrera jarraitzeko agindua eman bazuen ere,[10] Espainiako Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak azaroaren 7an agindua geldiarazi zuen,[11] lan horiek beharrezkoak ez zirelakoan. Azaroaren 18an epaiak tokian tokiko epaitegien alde inhibitzea erabaki eta hamar egun beranduago Auzitegi Nazionalak horrelako krimenak ikertzeko eskuduntzarik ez zuela erabaki zuen.[12]
2007ko azaroan, Nafarroa Baik hala eskatuta, Espainiako Kongresuak lekua garbitzeko eta babesteko 500.000 €ko aurrekontua onartu zuen. Lanak 2008an egin behar baziren ere,[13] 2009ko maiatz arte ez zituzten egin.[14] Lan haietan, espetxe bilakatzean eraikitako harresiak eta espetxeko sukaldea bota zituzten. 2009ko ekaineko asteburuetan bisita gidatuak antolatu zituzten.[15]
Botilen hilerrian lurperatutakoak
Hauek dira botilen hilerrian lurperatutakoak[7]:
Izena | Abizenak | Jaioterria | Lanbidea | Heriotza data |
Manuel | Aceituno Adell | Mequinenza (Zaragoza) | Segurtasun zaindaria | 1942ko urriaren 19a |
Mateo | Acha Aldaiturriaga | Laudio (Araba) | Jornalaria | 1944ko apirilaren 6a |
José | Alarcon Carrillo | Casasimarro (Cuenca) | Harri-zulatzailea | 1944ko urtarrilaren 7a |
Salvador | Alfonso Santana | Las Palmas (Kanariak) | 1943ko azaroaren 15a | |
Teodoro | Alonso Martínez | Iruñea | Gidaria | 1944ko uztailaren 1a |
Felipe | Anguita Anguita | Torres de Don Jimeno (Jaén) | Nekazaria | 1944ko urriaren 27a |
José | Antunez Vazquez | Melojo (Pontevedra) | Marinela | 1942ko urriaren 21a |
Domingo | Arcas Cintas | La Carolina (Jaén) | Meatzaria | 1942ko uztailaren 31 |
Félix | Armenta Amor | Belalcázar (Kordoba) | Jornalaria | 1942ko abuztuaren 3a |
Antonio | Ayuso López | Mérida (Badajoz) | Igeltseroa | 1943ko martxoaren 21a |
Juan | Barquero Sanabria | Quintana de la Serena (Badajoz) | Jornalaria | 1943ko abenduaren 3a |
Irineo | Barrios Antón | Fresno de la Polvorosa (Zaragoza) | Meatzaria | 1943ko martxoaren 15a |
Victoriano | Beitia Landaluce | Berrostegieta (Araba) | Nekazaria | 1945eko martxoaren 23a |
Francisco | Belmonte Casanova | Esparragal (Murtzia) | Nekazaria | 1944ko abenduaren 19a |
José | Bernal Pantoja | Cieza (Murtzia) | Electrizista | 1942ko azaroaren 11 |
José | Bringas Secades | Santander (Kantabria) | Marinela | 1944ko uztailaren 4a |
Matías | Broncano Cabanillas | Navalvillar de Pela (Badajoz) | Nekazaria | 1943ko urtarrilaren 2a |
Juan | Brunet Llotche | Selles (Lleida) | Atezaian | 1944ko azaroaren 29a |
Diego | Caballero Treviño | Zalamea de la Serena (Badajoz) | Meatzaria | 1944ko irailaren 29a |
Diego | Caceres Tena | Quintana de la Serena (Badajoz) | Nekazaria | 1943ko maiatzaren 6a |
Narciso | Cadenas Martín | Guimara (León) | Meatzaria | 1942ko abenduaren 18a |
Daniel | Camuñas Sánchez | Almagro (Ciudad Real) | Zapataria | 1942ko azaroaren 2a |
Luis | Cardaba Benito | Bilbo (Bizkaia) | Kaldereroa | 1943ko otsailaren 19a |
Dionisio | Catalán Luzón | San Clemente (Cuenca) | Nekazaria | 1942ko abenduaren 23a |
Toribio | Cendrero Camacho | Ciruela (Badajoz) | Jornalaria | 1943ko abenduaren 17a |
Antonio | Chacofino Manzanero | Alacant (Alacant) | Arrantza-patroia | 1944ko abuztuaren 5a |
Anselmo | Contreras Guerra | Villarrubia de Santiago (Toledo) | Nekazaria | 1945eko urtarrilaren 4a |
Juan | Corredor López | Retuerta de Bullaque (Ciudad Real) | Jornalaria | 1945eko martxoaren 5a |
Pedro | Costa Sanz | Freixanet (Girona) | Nekazaria | 1945eko uztailaren 3a |
Luis | Cubo Fernández | Vara de la Asunción (Sevilla) | Jornalaria | 1942ko irailaren 26a |
Miguel | de los Ríos Muñoz | Linares (Jaén) | Karabineroa | 1944ko otsailaren 11 |
Florentino | del Río Rodríguez | Feliches (Asturias) | 1944ko uztailaren 29a | |
Nicolás | Dopido Dopido | Almendralejo (Badajoz) | Errementaria | 1945eko urtarrilaren 13a |
Emiliano | Esteban Benito | Madril | Igeltseroa | 1942ko maiatzaren 17a |
Antonio | Ferrer Molina | Carcaixent (Valentzia) | Igeltseroa | 1944ko maiatzaren 22a |
José Eduardo | Fombona Solar | Xixon (Asturias) | Mekanikoa | 1945eko otsailaren 24a |
José | Fuster Mascaros | Xativa (Valentzia) | Tren-gidaria | 1944ko martxoaren 29a |
Andrés | Gangoiti Cuesta | Gorliz (Bizkaia) | Marinela | 1943ko abenduaren 24a |
Santos | García Menéndez | Piñeres (Asturias) | 1944ko martxoaren 7a | |
Francisco | García Montiel | Almogia (Málaga) | Bizargilea | 1945eko urtarrilaren 1a |
Francisco | Garrido López | La Serna de Ebro (Kantabria) | Zurgina | 1943ko uztailaren 18a |
Agustín | Garrido Soriano | Gamonal (Toledo) | Nekazaria | 1943ko azaroaren 6a |
Manuel | Gil García | Madril | Jornalaria | 1944ko azaroaren 23a |
Manuel | Gómez Borrego | Fuentes de Cantos (Badajoz) | Artzaina | 1943ko abenduaren 2a |
Tomás | Gómez Jiménez | Granja de Torrehermosa (Badajoz) | Nekazaria | 1945eko apirilaren 4a |
Rafael | González Bolaños | Agusto (Ciudad Real) | Nekazaria | 1942ko azaroaren 16a |
Emilio | Gutiérrez Martín | Sonseca (Toledo) | Zapataria | 1944ko azaroaren 4a |
Fernando | Hernández Sagüe | Bartzelona | Nekazaria | 1943ko urriaren 8a |
José | Hidalgo Villegas | Málaga (Málaga) | Udal langilea | 1942ko azaroaren 9a |
Francisco | Jiménez Lozano | Coín (Málaga) | Nekazaria | 1943ko urriaren 19a |
Juan | Jiménez Pérez | Madril | Jornalaria | 1944ko irailaren 19a |
Manuel | Jurado Delgado | Campanillas (Málaga) | Nekazaria | 1943ko abuztuaren 21a |
Ramón | Liron Ortiz | Laredo (Kantabria) | Arrantzailea | 1943ko otsailaren 26a |
Félix | Llamas Callejas | Trobajo de Cerecedo (León) | Igeltseroa | 1942ko irailaren 14a |
Francisco | López Palomino | Motril (Granada) | 1943ko irailaren 16a | |
Basilio | López Romo | Castillejo del Romeral (Cuenca) | Igeltseroa | 1942ko urriaren 7a |
Daniel | López Torres | Ajorin (Toledo) | Jornalaria | 1944ko otsailaren 27a |
Antonio | Luengo Gómez | Logrosan (Cáceres) | Meatzaria | 1945eko otsailaren 8a |
Dimas | Malagón Díaz | Las Herencias (Toledo) | Igeltseroa | 1943ko otsailaren 17a |
Pascual | Marín Santos | Cieza (Murtzia) | Jornalaria | 1944ko irailaren 4a |
Francisco | Marquez Castillejo | Fuente Ovejuna (Kordoba) | Nekazaria | 1943ko urtarrilaren 19a |
Aquilino | Martín Díaz | Don Benito (Badajoz) | Mekanikoa | 1942ko irailaren 4a |
Vicente | Martín Gómez | Toledo | Nekazaria | 1945eko maiatzaren 28a |
Félix | Martín Pascual | Fuentes de Naba (Palencia) | Jornalaria | 1942ko azaroaren 1a |
Antonio | Martínez Cruz | Benamanez (Granada) | Errementaria | 1944ko urriaren 30a |
Juan José | Martínez Sánchez | Caravaca (Murtzia) | Espartingilea | 1942ko irailaren 25a |
Santiago | Martínez Toledo | Huéscar (Granada) | Nekazaria | 1944ko uztailaren 7a |
Manuel Francisco | Martínez Vázquez | Villanueva (Asturias) | Nekazaria | 1942ko abenduaren 27a |
Ángel | Mena Gómez | Los Villares (Jaén) | Nekazaria | 1943ko abenduaren 18a |
Vicente | Merchán Sánchez | Almadén (Ciudad Real) | Nekazaria | 1943ko urtarrilaren 30a |
Aurelio | Meson Palomeque | Torres (Madril) | Tabernaria | 1942ko abuztuaren 10a |
Eustorio | Michelena García | Villasana de Mena (Burgos) | Soldadorea | 1944ko azaroaren 16a |
Francisco | Mira Pons | Alcoi (Alacant) | Ile-apaintzailea | 1943ko abenduaren 15a |
Juan | Montero Sanz | Cuéllar (Segovia) | Jornalaria | 1942ko ekainaren 23a |
Antonio | Moyano Romero | Cañete de las Torres (Kordoba) | Nekazaria | 1944ko irailaren 25a |
Simón | Muñoz Esteban | Alcalá de Henares (Madril) | Errotaria | 1942ko maiatzaren 20a |
Francisco | Muñoz Morlanes | Valdepeñas (Ciudad Real) | Jornalaria | 1945eko maiatzaren 22a |
Arturo | Muñoz Santiago | Baza (Granada) | Nekazaria | 1943ko irailaren 15a |
Juan | Muñoz Vázquez | La Línea (Cádiz) | Jornalaria | 1944ko martxoaren 6a |
Manuel | Nieto Lerida | Valdepeñas (Ciudad Real) | Igeltseroa | 1945eko urtarrilaren 29a |
Antonio | Paños Cuelliga | Goldezaina | 1942ko maiatzaren 26a | |
Juan Antonio | Pascual Arriola | Buenos Aires (Argentina) | Marinela | 1944ko irailaren 22a |
Modesto | Pastol Herro | Sahagún (León) | Jornalaria | 1942ko ekainaren 16a |
Benito | Pastoriza Fariña | Cela (Pontevedra) | Marinela | 1943ko ekainaren 3a |
Pascual | Pedrosa Raya | Castillejos (Granada) | Nekazaria | 1945eko uztailaren 1a |
Miguel | Peña Pérez | Villanueva de la Serena (Badajoz) | Igeltseroa | 1942ko irailaren 22a |
José | Pérez López | Linares (Jaén) | Karabineroa | 1944ko otsailaren 14a |
Pedro | Pérez Martínez | Pradoluengo (Burgos) | Segalaria | 1938ko urtarrilaren 14a |
José | Pérez Muñecas | Paterna (Cádiz) | Tabernaria | 1944ko uztailaren 18a |
Juan | Pintado Barrajón | Quintanar (Toledo) | Nekazaria | 1945eko otsailaren 11 |
Antonio | Plaza Barrientos | Valencia de Alcántara (Cáceres) | Jornalaria | 1942ko abuztuaren 9a |
Antonio | Raya López | Guadix (Granada) | Nekazaria | 1944ko uztailaren 6a |
Agustín | Raya Sánchez | Argamasilla de Calatrava (Ciudad Real) | Larrugilea | 1945eko urtarrilaren 15a |
Pablo | Rebollo Rodríguez | Arganda del Rey (Madril) | Okina | 1944ko apirilaren 7a |
Amador | Redondo Cerdeiras | Madril | Bankaria | 1942ko ekainaren 19a |
Ildefonso | Redondo Estevez | Pozuelo de Alarcón (Madril) | Metalgintzako langilea | 1942ko ekainaren 11 |
Leonardo | Riesco Arroyo | Sancedo (León) | Nekazaria | 1942ko azaroaren 27a |
José | Rodríguez Adames | La Carlota (Kordoba) | Nekazaria | 1943ko urriaren 13a |
José | Rodríguez Alcaraz | Algarinejo (Granada) | Nekazaria | 1944ko azaroaren 4a |
Andrés | Rodríguez Calero | Torrejón (Cáceres) | Nekazaria | 1942ko azaroaren 29a |
Alfonso | Rodríguez González | Béjar (Salamanca) | Zurgina | 1942ko urriaren 3a |
Luis | Rodríguez Martín | Torneros (León) | Errotaria | 0ko abuztuaren 30a |
Antonio | Rodríguez Moreno | Azuaga (Badajoz) | Meatzaria | 1945eko apirilaren 27a |
Rafael | Roldan Fernández | Constantina (Sevilla) | Errebisorea | 1945eko martxoaren 19a |
Manuel | Romero Arce | Valdepeñas (Ciudad Real) | Jornalaria | 1936ko urriaren 5a |
Francisco | Romero Barrero | Villagonzalo (Badajoz) | Nekazaria | 1942ko maiatzaren 16a |
Gabriel | Romero Maqueda | Oliva de Mérida (Badajoz) | Nekazaria | 1942ko urriaren 11 |
Manuel | Romero Mena | San Roque (Cádiz) | Jornalaria | 1942ko ekainaren 29a |
Federico | Romero Rodríguez | Alameda de Cardón (Salamanca) | Karabineroa | 1944ko urtarrilaren 20a |
Vicente | Royo Tena | Tabernes Blanques (Valentzia) | Zurgina | 1944ko azaroaren 26a |
Juan | Rubio Romero | Torrecampo (Kordoba) | Nekazaria | 1944ko ekainaren 27a |
José | Ruiz Izquierdo | Martos (Jaén) | Tranbia-gidaria | 1944ko maiatzaren 20a |
Jesús | Ruiz Mata | Alcázar de San Juan (Ciudad Real) | Erlojugilea | 1943ko urtarrilaren 28a |
Mariano | Sánchez Menor | Navahermosa (Toledo) | Jornalaria | 1943ko martxoaren 25a |
Pedro | Sánchez Mingallón | Manzanares (Ciudad Real) | Nekazaria | 1943ko abuztuaren 24a |
José | Sánchez Roldan | Valdepeñas (Ciudad Real) | Igeltseroa | 1944ko maiatzaren 22a |
Delfín | Sanz Soldevilla | Erveca (LLeida) | Nekazaria | 1942ko ekainaren 26a |
Antonio | Sarceda Gómez | Becerrea (Lugo) | Dendaria | 1945eko urtarrilaren 30a |
Manuel | Sospedra Villaplana | Salsadella (Castellón) | Jornalaria | 1943ko irailaren 15a |
Jesús | Tarin Moreno | Benimamet (Valentzia) | Zapataria | 1943ko urtarrilaren 19a |
Manuel | Torres Corchado | Torralba de Calatrava (Ciudad Real) | Nekazaria | 1942ko abuztuaren 26a |
Francisco | Torres Moreno | Rincón de la Victoria (Málaga) | Gidaria | 1943ko uztailaren 31 |
José | Torro Cardona | Bartzelona | Mekanografoa | 1943ko irailaren 9a |
José | Urrutia Anduaga | Aretxabaleta (Gipuzkoa) | Nekazaria | 1944ko azaroaren 10a |
Ángel | Vaillo Artzaina | Madril | Harakina | 1945eko urtarrilaren 19a |
Luis | Vega Villanueva | Cortes de la Frontera (Málaga) | Igeltseroa | 1944ko irailaren 29a |
Enrique | Velasco Huertas | Piedrabuena (Ciudad Real) | Botikako laguntzailea | 1943ko otsailaren 22a |
Manuel | Vera Lombardo | Campillo de Llerena (Badajoz) | Nekazaria | 1944ko otsailaren 3a |
Antonio | Vidal Escolá | Térmens (Lleida) | Nekazaria | 1944ko urriaren 6a |
Nemesio | Villan Diez | Valladolid | Jornalaria | 1942ko irailaren 12a |
Miguel | Yubero Mondejar | Casas de Benítez (Cuenca) | Jornalaria | 1942ko maiatzaren 15a |
Carlos | Zapata López | Cazorla (Jaén) | Nekazaria | 1944ko uztailaren 16a |
Erreferentziak
- Ferrer Muñoz, Manuel. (1993). «La Segunda República» Historia Ilustrada de Navarra. Iruñea: Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5..
- Chueca, Josu. (2004/V/23). «San Cristobal: Zigor mendia» Argia (1945).
- (Gaztelaniaz) «La muerte de presos en San Cristóbal llenó de cadáveres trece pequeños cementerios» Diario de Noticias 2006-12-17.
- (Gaztelaniaz) Junquera, Natalia. (2007-10-21). [«La fuga de los 221 muertos» El País.
- (Gaztelaniaz) Asociación para la recuperación de la memoria histórica. Exhumación en el Fuerte de San Cristobal. .
- «Navarra :: Visor de fosas» fosas.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).
- «Frankismoko biktimak omenduko dituzte gaur Busturian» Berria 2007-08-04.
- (Gaztelaniaz) «La muerte de presos en San Cristóbal llenó de cadáveres trece pequeños cementerios» Diario de Noticias 2006-11-17.
- (Gaztelaniaz) «Garzón se declara competente para investigar al franquismo y autoriza la apertura de 19 fosas» Diario de Noticias 2008-10-17.
- (Gaztelaniaz) «La Audiencia Nacional desautoriza a Garzón y paraliza la apertura de fosas de la Guerra Civil» Diario de Noticias 2008-11-08.
- (Gaztelaniaz) «La Audiencia Nacional dicta que Garzón no puede investigar delitos franquistas» Diario de Noticias 2008-11-29.
- (Gaztelaniaz) «El Congreso aprueba 500.000 euros para limpiar y consolidar el Fuerte» Diario de Noticias 2007-11-09.
- (Gaztelaniaz) «El Gobierno organiza este mes las primeras visitas al fuerte de San Cristóbal» Diario de Noticias 2009-06-03.
- (Gaztelaniaz) «Las obras de Ezkaba acaban con los restos de su realidad como prisión franquista» Diario de Noticias 2009-06-07.
Ikus, gainera
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Kanpo estekak