San Juan Nepomuceno (itsasontzia)
San Juan Nepomuceno Espainiako Itsas Armadako gerraontzia izan zen, 74 kanoikoa, 1766 eta 1805 urteen artean zerbitzu egin zuena. 1803an, Cosme Damian Txurruka mutrikuar itsasgizona izendatu zuten ontziko kapitain, eta halaxe izan zen harik eta, Trafalgarko gudan, britainiarrek ontzia atzeman zuten arte; borrokaldian hil zen Txurruka. Errendatzen azken ontzietakoa izan zen. Txurrukak, hilzorian zela, errendatzea debekatu zien ofizialei, eta borrokan jarrai zezaten agindu.
San Juan Nepomuceno (itsasontzia) | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Real Astillero de Guarnizo (en) |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ekoizpen-lekua | Guarnizo |
Historia | |
Uretaratzea | 1766ko urriaren 18a |
Kudeatzailea | Espainiako Itsas Armada eta Royal Navy |
Erregistro-herrialdea | Espainia |
Gatazka | Trafalgarko gudua |
Propulsatzailea | Bela |
Erresuma Batuko Itsas Armadak gabarratzat erabili zuen ontzia Gibraltarren, HMS San Juan izenarekin. Txurrukaren ausardiaren oroigarri, plaka bat ezarri zuten Txurrukak ontzian erabili zuen kabinan, eta agindu zuten kabinara sartzen zenak ken zezala kapela, aurkari adoretsu hari errespetua erakustearren.
1818an desegin zuten itsasontzia.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) «Navío San Juan Nepomuceno»