San Juan (ibaia)

San Juan (gaztelaniaz: Río San Juan), Desaguadero ere deitua, Nikaragua aintziran jaio eta Karibe itsasora isurtzen den Erdialdeko Amerikako ibaia da. 192 km luze da. Nikaraguako hegoaldea zeharkatzen du, eta ibilbidearen behealdean herrialde horren eta Costa Ricaren arteko muga egiten du. Ibaiadar nagusiak San Carlos eta Sarapiquí dira[1].

San Juan ibaia
Río San Juan (es)
Datu orokorrak
Garaiera2 m
Motaibai
Luzera192 km
Geografia
Map
Koordenatuak10°48′02″N 84°12′39″W
Estatu burujabe Nikaragua
Department of Nicaragua Río San Juango departamendua
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera35.000 km²
Arro hidrografikoaSan Juan River basin (en) Itzuli
LakuakNikaragua
IturburuaNikaragua
Bokalea
()
Karibe itsasoa

Hidrometria

San Juan ibaiarenn emaria hiru urtez,1976 eta 1978 bitartean, neurtua izan zen El Castilloko estazio hidrometrikoan (Río San Juango departamendua, Nikaragua); ibilbidearen erdialdean)[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 32.818 km² ditu, arro osoaren % 90 baino gehiago. Urteko batez besteko emaria 338 m³ segundoko da. Urtean zehar emaria nahiko erregularra da; handiena abuztuan du (419 m³/s), eta txikiena apirilean (207 m³/s).

San Juan ibaiaren batez besteko emariak (/s), El Castillon neurtuak
Datuak: 1976 eta 1978 artean

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.