San Joan eliza (Lizarra)
San Joan Bataiatzailearen eliza Nafarroako Lizarra udalerriko Alde Zaharran dagoen eliza bat da. Hain zuzen ere, Foruen plazaren ekialdeko aldean dago. San Joan Bataiatzaileari sagaratua dago.
San Joan Bataiatzailearen eliza | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Lizarra |
Koordenatuak | 42°40′N 2°02′W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Joanes Bataiatzailea |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Iruñea eta Tuterako artxidiozesia |
Izena | Joanes Bataiatzailea |
Arkitektura | |
Estiloa | Arte erromanikoa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-472 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
472 | |
Kontaktua | |
Helbidea | Calle Mayor 46 |
|
Eraikina
Jatorriz, tenplua erromanikoa zen, nahiz eta gaur egun estilo horretako ia zatiri iraun ez duen. XIII. mendearen amairaldera Antso Jakituna erregearen jabetzako lurretan eraikitzen hasi zen.
XIV. mendean lehenbiziko eraldaketa jasan zuen: gaur egungo alboko nabeak eta Ebanjelioaren aldameneko ataria gehitu zitzaizkion. Tenpluaren egitura garai honetakoa da. Lau zatitan banatutako hiru nane ditu. Albokoak gurutzadura gangez estaliak daude, buruko abside poligonalean bezala, kasu honetan izar itxuraz.

Erdiko nabea, mendebaldeko fatxada bezala, neoklasiko estiloan apaindua dago, honek aurretik zegoena ordezkatu zuen. XVIII. mendean erdiko nabearen lehenbiziko zatiaren gainean kanpandorrea eraiki zen. 1846ko abenduaren 26ean erori egin zen, berarekin batera erdiko nabearen zati bat eta fatxada txikituz. Ondorioz, kaltetutako zatiak neoklasiko estiloan zaharberritu ziren. Fatxadako dorreak XX. menderarte ez ziren guztiz amaitu izan.
Iparraldeko ataria erromaniko estilokoa da. Nabearen hirugarren zatian irekia izan zen eta beranduago ireki zen atari batez babestua dago. Hiru zutabe pareen gainean dauden hiru arkiboltez osatua dago, eta xake taulako itxurako laukitxoez apaindutako izkinak ditu. Kapitelel landare apaindurak landuak dituzte. Lehen eta hirugarren arkuek lore apaindurak dituzte. Barnealdeko arkuaren erdiko dobelan krismon bat dago. Atearen alboan hilarriak daude.
Epistola aldeko atea gotiko estilokoa da, XIV. mendean eraikia. Landare apaindurako kapitelak dituzten zutabeen gainean dauden arkiboltez osatzen da, tartean gizaki irudiak ere agertzen direlarik.
- Barnealdea.
- Iparraldeko atari erromanikoa.
- San Joan Bataiatzailea eta Jesus mutikoa.
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |